Udal-ekintzak
Klimaren aldeko herritarren batzarra

SARRERA

2025eko otsailaren 22an, Bilbok aurrerapauso nabarmena eman zuen jasangarritasunarekin duen konpromisoan, Klimaren aldeko Herritarren Batzarra inauguratu zuenean.

Nork hartzen du parte?

Foro parte-hartzaile horrek Bilboko 50 bizilagun biltzen ditu —25 emakume eta 25 gizon—, zozketa bidez hautatuak udalerriko aniztasun demografikoaren erakusgarri adinari, jatorriari eta ikasketei dagokienez. Klima-aldaketa arintzeko neurri eraginkorrak eztabaidatzea eta proposatzea du helburu.

Parque en Bilbao

Nola egingo dugu?

Batzarraren saioak 2025eko otsaila eta ekaina bitartean egingo dira. Prozesuaren egiturak hiru fase ditu:

Lehenengo fasea, prestakuntza eta eztabaida. klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloetako adituen informazioa jasoko dute parte-hartzaileek.

Bigarren fasea: gomendioak eztabaidatu, hautatu eta baliozkotzea; eta ebaluazio teknikoa udal-teknikariekin batera.

Hirugarren fasea: Azken aurkezpena. Udalak konpromisoa hartu du horietako bakoitzari erantzuteko

Zein da gure helburua?

Ekimen hau bat dator Eusko Jaurlaritzaren Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 7/2021 Legearen jarraibideekin, eta 2030 Agendaren eta Europako Itun Berdearen helburuak islatzen ditu. Gainera, Europako beste hiri batzuetan izandako antzeko esperientzietan oinarritzen da, ingurumen-erabakiak hartzean herritarren parte-hartzea sustatuz.

Nora Abete Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak aurkezpen ofizialean nabarmendu zuenez, helburu nagusia da “klima-aldaketaren aurrean nola jokatu behar den azaltzen duten ideiak eta proposamenak partekatzea eta Udalarentzako aholkuen zerrenda bat egitea”. Bestalde, Víctor Trimiño Jasangarritasuneko zuzendariak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela demokrazia deliberatiboa erabiltzea klima-erronkei justizia sozialarekin aurre egiteko.

Zure iritzia garrantzitsua da

Bilboko Klimaren Aldeko Herritarren Batzarra herritarren partaidetzarako eredu aktiboa da, eta tokiko komunitateak hiriko ingurumen-politiketan eragin zuzena izateko aukera du, etorkizun iraunkorragoa eta erresilienteagoa lortzen laguntzeko.

Dilema

Klima-aldaketak gure hirian dituen inpaktuak eta arriskuak hor daude jada, eta areagotu egingo dira datozen urteetan. Klima-aldaketaren ondorioen artean daude muturreko klima-gertaerak areagotzea eta horiek herritarren osasunean dituzten zuzeneko eta zeharkako ondorioak dituztela. Egoera hori dela eta, hainbat neurri hartu behar ditugu, hainbat eremutan, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko eta herritarrak kontzientziatzeko, hiria egokitzeko eta osasunean duen eragina murrizteko. Konponbideak egoeraren premia baloratuko duen justizia sozialeko konpromiso batetik bideratu beharko lirateke, gure biztanleriaren aniztasuna ahaztu gabe.

Galdera

Nola egokitu behar dugu Bilbon klima-aldaketara eta nola murriztu klima-aldaketak herritarren osasunean duen eragina?

Ciudadano reflexionando

SAIOAK

Lehenengo saioa

Lehenengo saioa Bilboko Klimaren aldeko Herritarren Batzarrari hasiera ematekoa da. Bilkuraren helburua Batzarra eta galdera klimatikoa aurkeztea izan da, baita bere funtzionamenduaren eta dinamikaren oinarriak aurkeztea, taldeari ongietorria ematea eta parte hartzen duten pertsonen elkar ezagutza sustatzea ere. Eztabaida-prozesuan funtsezkoak diren zenbait gairi buruzko informazioa eman da:

    • Bilboko Udalak ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloan dituen lege-esparrua, indarrean dauden planak eta aztertzen ari diren ekintzak.
    • Bost joera kognitibo eta estilo sozialen eragina deliberazioan.

Honako hauen prestakuntza: Mikel González Vara, Bilboko Udaleko Ingurumen Azpiataleko burua. Ikusi prestakuntza

Bigarren saioa

Bigarren saioa klima-aldaketak Bilbon eta herritarren osasunean dituen ondorioei, inpaktuei eta ondorioei buruzko prestakuntza eta gogoeta egitekoa da.

Haren helburua informazio aditua ematea izan da, gai hauei buruz: klima-aldaketari buruzko oinarrizko ezagutza, haren kausak eta ondorioak, egokitzapenari eta arintzeari buruzko sarrera, klima-agertokiak eta Bilboko inpaktuak.
Saio honen aurkezpenetan honako gai hauek jorratu dira:

  • Klima-aldaketaren ondorioak eta inpaktuak datozen urteetan.
  • Klima-aldaketak giza osasunean eta gizarte-ongizatean dituen zuzeneko eta zeharkako ondorioak

Formación a cargo de:
Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea, doktoretza-ondoko ikertzailea eta BC3-Basque Centre for Climate Change zentroan larrialdi klimatikoko tokiko eta eskualdeko politikei buruzko aholkularia. Ikusi prestakuntza
Jaione Ortiz de Zarate Elorriaga, BC3-Basque Centre for Climate Change zentroan hiri-plangintzaren esparruko ikerketa eta klima-egokitzapenarekin eta osasun publikoarekin duen lotura Ikusi prestakuntza

Hirugarren saioa

Hirugarren saioan, Bilbon klima-aldaketara egokitzeko eta herritarren osasunean duen eragina murrizteko jarduera-estrategiei buruzko prestakuntza eta hausnarketa burutu dira.
Bilboko testuinguruan transferigarri edo aplikarri izan daitezkeen jarduera-estrategiei buruzko informazio aditua eskaintzea izan da helburua.

Saio honetan, aurkezpenetan eta ondorengo talde-elkarrizketetan landutako gaiak hauek izan dira:

  • Herritarren osasuna sustatzeko eta prebenitzeko estrategiak arlo publikotik eta komunitariotik.
  • Azpiegitura berdeak hirietan dituen onurak klima-mehatxuen aurrean osasuna hobetzeko.
  • Egokitzeko estrategiak hirigintzaren eta arkitekturaren ikuspegitik.
  • Larrialdi-estrategiak muturreko klima-gertaeretan.

Gainera, Herritarren Batzarrak jarduera-estrategien inguruan hausnartu du, adituei kontsultak egin dizkie eta lehen jarduera-ideiak adierazten hasi da.

Prestakuntza:
Unai Martín Roncero, OPIK Ikerketa Taldeko kidea, UPV/EHU-ko Soziologia eta Gizarte Langintzan.Ikusi prestakuntza
Beatriz Fernández de Manuel, UPV/EHUko Garapen Iraunkorrerako eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO Katedra.Ikusi prestakuntza
Efrén Feliu Torres, Tecnaliako Klima-aldaketara Egokitzeko arduraduna.Ikusi prestakuntza
Pedro Luiz Izaga Alonso, Larrialdien Kudeaketarako eta Babes Zibilerako zuzendari nagusia Bizkaiko Foru Aldundian.Ikusi prestakuntza

Batzarrari buruzko informazio gehiago

Captura de pantalla

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!