Zer egin ahal duzu zuk?
Eremu berdeak

Erreklamatu zure espazioa

ERANTZUN LABURRA

Bilboko gune berdeak, hiria bizigarriagoa eginez, eta arnasten dugun airea garbituz, ez dira, ordea, soilik hiriko birikak. Hauek ere aisiarako guneak dira, eta horien mantenimendua Udaletxearen ardura izateaz gain, herritar guztion ardura ere bada.

Jarraian, horiek zaintzeko aholku batzuk emango dizkizugu:

  • Hiriko parkeak erabiltzeko arauak errespetatu.
  • Gozatu berdeguneez, bertako flora eta fauna kaltetu gabe.
  • Mantendu hiriko parkeak, berdeguneak eta haien inguruak, garbi.
  • Bildu zure maskoten hondakinak.
  • Saiatu belarra euri-garaian ez zapaltzen, ez kaltetzeko.
  • Hiriko baratzeen zaintzan parte hartu.
  • Zure lorategian bertako espezieak landatu, hiriko ekosistema ez kaltetzeko.

ERANTZUN LUZEA

Gure berdeguneak zaintzea eta errespetatzea garrantzitsua da, Euskal Autonomia Erkidegoko bertako animalia- eta landare-espezie askoren habitata baitira. Gure ekosistemak zaintzea, ingurumen kontzientzia kontua da.

Baina ez gara soilik parke publikoei, mendiei eta lorategiei buruz ari. Hirietako lugorriak berreskuratzeko joerak, hala nola hiri-baratze bezala aprobetxatzeko, hiriguneak “berdatzen” laguntzen du, baita lurra hiribildu barruan eta kanpoan modu jasangarrian erabiltzea ere.

Munduan zehar, hiriguneetan gune berdeak zaintzea ahalbidetzen duten ekimen asko daude. Ideia sakonago bat izateko hemen kontsultatu ditzakezu. Horien artean jarraian datozenak daude:

  • Hiri-baratzeak
  • Lorategi zirkularrak
  • Bertako espezieak babesteko lokarri berdeak
  • Hiria mendiekin lotzen duten hiri-parkeak

Horrelako ekimenak eginez, hainbat GJH lortzen lagunduko dugu, hala nola 11.a (hiri eta komunitate jasangarriak), 13.a (klimaren aldeko ekintza) eta 15. a (Lurreko ekosistemen bizitza).

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK

Azken urteotan, Bilbok nabarmen hobetu du berdeguneetara bideratutako azalera.

Egun, hiriko berdeguneak 200 hektarea baino gehiago dira, eta horiei hiria mugatzen duten eta eraztun berdea osatzen duten baso-parkeei dagozkien beste 1.000 hektarea gehitu behar zaizkie:

  • Hau da Bilbo inguratzen duen eraztun berdea. Zeren zain zaude ibiltzeko? 38,1 km-ko ibilbideaz osatuta dago.
  • “Parkeak bizi” plataforma digitalarekin Casilda Andrea parkea bezalako eremuen ondare berdea ezagutuko duzu.
  • Ibaieder edo Txurdinagako Europa parkeak bezalako beste parke askok identifikatuta dituzte aurkitu ditzakezun zuhaitz-espezieak. Animatu horiek ezagutzera!
  • Gainera, Bilboko Udalaren baratze ekologikoak Lurra lantzen ikasteko aukera bikaina.
  • Ibiltarien sarera ere apunta zaitezke. Herritarrei irekitako programa da eta hirietan bizi garenok ohitura osasungarriagoak lortzea helburua dauka, hirian bizitzeak askotan sedentarismoa bultzatzen baitu.
  • Eta animalia-espezieei laguntzeko, maskota bat izateko asmoa baduzu, adoptatu animalia kaltebera bat. Adopzioan dauden txakur eta katuen zerrenda bat dago, eta zerrenda hori Udalarekin lankidetzan aritzen diren babesleen webguneen bidez argitaratzen da. Telefonoa:

Bestalde, Bilboko parke publikoen kokapena ezagutu nahi baduzu, bisitatu Geobilbao-ren orrialdea. Hor ikusi ahal izango duzu, modu grafikoan.

BIZI GEHIAGO ETA OSASUNTSUAGO

Berdeguneek jarduera fisikoa bultzatzen dute, gizarte-harremanak sustatzen dituzte eta estresa murrizten laguntzen dute.

BALIOA SORTZEA

Berdeguneetan, harreman gehiago eta hobeak izaten ditugu. Gizarte osoarentzako topaguneak dira. Naturaz inguratzeak gure interakzioa eta soziabilitatea hobetzen du. Topaguneak dira.

EGITURA

Eremu publikoak eta pribatuak ongi zehaztuta daude, eta intimitate-sentsazioa sorrarazten dute.
Puntu fokalek interesa eta bizitasuna ematen diote eremuari. Bizikidetza eta harremanak dira gakoa.

HIRI-ALTZARIAK

Berdeguneek atseden hartzeko eta lasaitzeko askotariko lekuak eskaintzen dituzte. Erabil itzazu.

EREMU BERDEEKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Albert Einsteinek “naturan sakonki begiratuz, dena hobeto ulertzen da” esan zuen bezala, gune berdeez gozatzeko zenbait aholku aurkezten dizkizugu, Bilbo Osasungarria Ingurumen Estrategiaren erronkan ezarritakoa oinarri hartuta:

Berdeguneak herritar guztientzako aisialdirako eta entretenimendurako lekuak dira. Errespetatu erabilera arauak, hala izaten jarrai dezan.

Bilboko parkeak ere birikak eta iragazkiak dira arnasten dugun airea garbitzeko. Fauna eta flora zaindu, beren funtzioa betetzen jarrai dezaten.

Erabili parkeak eta berdeguneak lagunekin eta familiarekin topo egiteko, eta gozatu.

Udalak ez ezik, geuk ere garbi mantendu behar ditugu parkeak, gune berdeak, mendiak eta basoak.

Jaso zure maskoten hondakinak, eta informa zaitez zure maskota eramateko eremu espezifikoei

Birziklatzeari eta birziklatzeko moduari buruzko aholku gehiago nahi badituzu, esteka honetan aurkitu ditzakezu.

Belarra erraz hondatzen da baimenduta ez dagoen lekuan zapaltzen badugu. Udalak zehaztutako bideak eta pasabideak erabiltzen saiatu.

Zure baratza sortu etxean, edo hiriaren baratza batean parte hartu. Bilbon udal baratzeak daude aukeran.

Kontuz landatzen dituzun espezieekin, batez ere lorategietarako barietate apaingarriekin. Horietako batzuk exotikoak izan daitezke eta inbaditzaile bihurtu, gure paisaiari eta inguruari kalte eginez.

Gure ekosistema hauskorra da. Ez utzi aske animali espezie exotikoak, ugaldu daitezke eta inbasore bihurtu.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!