Udal-ekintzak
Elektromagnetismoa

ERANTZUN LABURRA

Elektromagnetismoa elektrikoki kargatutako elementu baten inguruan sortzen den eremu magnetikoa da:

  • Telefono antenek sortzen dituztenak.
  • Transmisio elektrikoko lineak sortzen dituztenak.

ERANTZUN LUZEA

Elektromagnetismoak ez du inongo loturarik klima-aldaketarekin, baina osasunean izan ditzakeen eraginak kezkagarriak dira herritarren iritziz. Hori dela eta, gure ustez, fenomeno horri buruzko informazioa ematea eta Udalak hartutako neurriak azaltzea komenigarria da.

Elektromagnetismoa hobeto ulertzeko, hau elektrizitatearen eta magnetismoaren erlazioa aztertzen duen fisikaren adar bat dela jakitea garrantzitsua da. Baina, kasu honetan, nahikoa izan daiteke elektrikoki kargatutako elementu baten inguruan sortzen den eremu magnetikoa dela esatea.

Osasunean eraginik dute? OME erakundeak adierazten duenez, azken 30 urteetan, intentsitate txikiko eremu elektromagnetikoen eraginak aztertzen dituzten 25.000 artikulu argitaratu dira gutxi gorabehera. Ondorioei behatuta, ezin da ziurtatu eremu horiekiko esposizioa osasunarentzat kaltegarria denik. Hala ere, erreakzio biokimiko gehienetan, digestiotik garuneko jardueretara, partikula kargatuen berrantolaketa gertatzen da. Bihotzak ere jarduera elektrikoa badu, eta medikuek elektrokardiogramen bidez antzeman dezakete.

Dena den, eremu elektromagnetikoek izan ditzaketen inpaktuak ahalik eta txikienak izateko, instalazio horiek bete beharreko segurtasun-alderdiak araututa daude; besteak beste, gutxieneko distantziak.

Helburuak eta ekintzak

Eremu elektromagnetikoen etengabeko monitorizazioa egiten du Udalak, hiriko hainbat tokitan instalatutako hainbat neurgailuren bidez. Informazioa publikoa da, denbora errealekoa, eta esteka honetan kontsulta daiteke.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!