Zer da klima-aldaketa?
Klima-aldaketari buruzko akordioen bilakaera

Klima-aldaketari buruzko akordioen bilakaera

ERANTZUN LABURRA:

Klimaren azterketa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1958. urtean hasi zen, Mauna Loan eta Antartikan egin ziren atmosferako CO2 kontzentrazioaren neurketa sistematikoekin, hain zuzen.

Klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako aurrerapenen unerik garrantzitsuenetakoak hauek dira:

  • 1987 – Montrealgo Protokoloa: ozono geruza babesteko eratua.
  • 1992 – IPCC-aren lehenengo txostena, Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bileran aurkeztua.
  • 1997 – Kyoto Protokoloaren onartzea, herri garatuentzako helburu lotesleekin.
  • 2015 – COP 21: Pariseko Akordioa sinatzen da eta Agenda 2030 Garapen Jasangarrien Helburuekin (GJH) ezartzen da.
  • 2019 – COP 21: historiako klimaren gailurrik luzeena. 2020an emisio murrizketa handiagoak lortzeko konpromisoak sustatzeko oinarriak ezarri dira.

ERANTZUN LUZEA:

Klima Aldaketari buruzko artikuluak hamarkada batzuk lehenago argitaratu baziren ere, gaur egun ezagutzen dugun klimaren azterketa ez zen hasi 1958ra arte, Mauna Loan eta Antartikan atmosferako CO2 kontzentrazioaren neurketa sistematikoak hasi zirenean. Jarraian, klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako aurrerapenen unerik garrantzitsuenetakoak aurkezten dira:

  • 1970: Ingurumena Babesteko Estatu Batuetako Agentzia (EPA, ingelesezko siglen arabera) sortzen da. Gaur egun klima-aldaketa bezala ezagutzen dugunaren kontra lan egin zuen lehenengo erakundea.
  • 19878: Montrealgo Protokoloa onartzen da, klorofluorokaburoen (CFCen) produkzioa eta kontsumoa murriztuz ozono geruza babesteko eratua. Gaur egun, protokolo honetan ezarritako hainbat neurriri esker, ozono geruzaren berreskurapen garrantzitsua lortu da.
  • 1988: Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea (IPCC) abian jartzen da eta 1990ean haren lehenengo txostena argitaratzen da. Orain arte, aditu talde honek klima-aldaketaren txostenik garrantzitsuenak aurkeztu ditu.
  • 1992: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (CMNUCC, gaztelaniazko siglen arabera) sortzen da Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bileran. Gaur egun, klima-aldaketari aurre egiteko zuzenduak dauden gobernuarteko esfortzuak bideratzeko egitura eskaintzen du erakunde honek.
  • 1997: Kyotoko Protokoloaren onartzen da, lehen aldiz herrialde aberatsentzako emisio helburu lotesleak finkatzen dituena. Hala ere, Estatu Batuak bezalako nazioek ez zuten berretsi eta, ez zituen Txina edo India bezalako potentziak barne hartzen. Protokolo honek Emisio Eskubideen Salerosketa (EU ETS ingelesez) sortzeko eta abiazio eta industria enpresei emisio eskubideak esleitzeko bidea ireki zuen.
  • 2015: Pariseko Akordioa sinatzen da eta Garapen Jasangarrien Helburuak (GJH) baitan dituen Agenda 2030 argitaratzen da. Parisko kongresuak mundu osoko interesa piztu zuen eta arrakastatsu gisa kalifikatua izan zen, 195 herrialdetako sinadura biltzea lortzeagatik. Bere akordio nagusietako batzuk hauek dira:
    • Epe luzerako helburu bezala, munduko batez besteko tenperaturaren igoera (industriaurreko mailekin alderatuta) 2 ºC baino askoz gutxiagoan mantentzea adosten da. Tenperaturaren igoera 1,5 °C-ra mugatzen saiatzeko konpromisua hartuz, klima-aldaketaren arriskuak eta inpaktua nabarmen murrizteko.
    • Gehieneko emisio globalen maila lehenbailehen mugatzea.

2015eko irailean, Nazio Batuek 2030erako Garapen Jasangarrien Helburuen agenda argitara eraman zuten. Agendak munduko batez besteko tenperaturaren igoera (industriaurreko mailekin alderatuta) 2 ºC-tik behera mantentzeko eratutako 17 helburuak batzen ditu. Helburu hauek arlo desberdinetan egin daitezkeen jarduerak batzen dituztelarik.

Hurrengo 15 urteetan, mundu-mailan aplikatzen diren helburu berri hauei esker, herrialdeek haien esfortzuak mobilizatuko dituzte pobrezia mota guztiekin amaitzeko, desparekotasunaren aurka borrokatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko, aldi berean, inor atzean geratzen ez dela bermatuz.

GJH-ak, batez ere, 7, 11, 12, 13, 14 eta 15-a, etorkizunean klima-aldaketaren ondorioei aurrea hartzen lagunduko digute.

Beste alde batetik, Alderdien Konferentziari (COP, bere ingelesezko siglengatik) buruz gehiago jakitea garrantzitsua dela uste dugu, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioan erabakiak hartzen dituen organo gorena baita. Alderdiek aurkeztutako emisio-inbentarioak eta nazio-komunikazioak aztertzea da bere zereginetako nagusi bat, bakoitzak hartutako neurrien eta helburuen inpaktuak eta aurrerapenak ebaluatzeko.

Jarraian, COP batzuetan lortutako helburuen laburpen bat aurkezten da:

  • COP1 – Berlin, 1995: konferentzia honetan parte-hartzen duten herrialdeak urtean behin biltzea adosten dute klima-aldaketa kontrolpean mantentzeko asmoz. Bestalde, BEGen murrizketaren beharrari buruz hitz-egiten dute ere.
  • COP3 – Kioto, 1997: Kyotoko Protokoloa onartzen da, herrialde industrializatuetan BEGen emisioen murrizketaren konpromisua hartzearekin batera. Protokoloak karbono merkatuaren oinarriak ezartzen ditu ere.
  • COP15 – Kopenhage, 2009: berotze globala 2 ªC-tik behera mantentzea adosten da eta herrialde garatuagoak garapen bidean dauden herrialdeak epe luzean finantziatzeko konpromisua hartzen dute.
  • COP16 – Cancun, 2010: Kopenhagen negoziatutakoa formalizatzen duen Cancuneko akordioak idazten dira eta Klimarako Funts Berdea sortzen da.
  • COP20 – Lima, 2014: lehen aldiz, herrialde guztiak BEGak murrizteko haien konpromisua garatzeko eta partekatzeko ados daude.
  • COP21 – Paris, 2015: 20 urte negoziatzen egon ostean, Pariseko Akordioa aho batez onartzen da, berotze globala industriaurreko mailekin alderatuta 2 ªC-tik behera mantentzeko eta hau 1,5 ºC-ra mugatzeko ahaleginekin jarraitzeko.
  • COP23 – Bonn, 2017: herrialdeak esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ahal izateko Talanoako Elkarrizketak eratzen dira. Erabakiak hartzeko orduan emakumearen parte hartzea bermatzeko genero-ekintza plana sortzen da ere.
  • COP24 – Katowice, 2018: goi-bilera hau, IPCC-aren 1,5 ªC-ko txostena argitaratzeagatik izan zen ezaguna. Honetan Talanoako Elkarrizketak amaitzen dira ere.
  • COP25 – Chile, Madril, 2019: historiako klimaren gailurrik luzeena. 2020an emisio murrizketa handiagoak lortzeko konpromisoak sustatzeko oinarriak ezarri dira, klima-larrialdi erantzuna emateko.

Halaber, azken 15 edo 20 urteetako testuinguruan, Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA) eta Bilboko Udaletxetik, hainbat ekintza sustatu eta aurrera eramaten lagundu dira. Ekintza hauetako batzuk hurrengoak dira:

2015ean Klima-aldaketaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategia “Klima 2050” garatzen kolaboratu zuten, lurralde egokitze eta arintze neurriak biltzen dituena.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!