Udal-ekintzak
Bilboko Tokiko Agenda 21

BILBOKO TOKIKO AGENDA 21EKO INGURUMEN PLANA

Udaletik denbora daramagu garapen jasangarriaren alde lan egiten, Tokiko Agenda 21a gure hiria hobetzen jarraitzeko tresna gisa erabiliz.

Hori dela eta, 2005ean udalerriko ingurumen egoeraren diagnostikoa eta azken aldian garatutako udal politiken ebaluazioa batzen zituen Tokiko Ekintza Plana garatu genuen. Bere helburua garatutako ekintzen garrantzia azpimarratzea da, horrela Udalak lortutako ingurumen hobekuntzak eta egindako esfortzuak adieraziz.

Halaber, Agenda 21 hezkuntza sistema publikoan barneratzeko moldatu egin zen, Eskolako Agenda 21 sortuz. Honek hezkuntza komunitateak Ingurumenarekiko daukan konpromisua estutzen du, eta, aldi berean, ikastetxearen eta bere inguruaren ingurumen hobekuntzaren aldeko Ekintza Plan baten sorrera suposatzen du.

Gaur egun, datozen urteetan ingurumenaren arloan burutuko ditugun lan ildo nagusiak jasoko dituen Ingurumen Plana osatzen ari gara. Lana 2 fasetan burutuko da:

  1. fasea: Ingurumen jasangarritasunaren diagnostikoa.

Ingurumenaren arlo desberdinen inguruan Bilbok duen egoera aztertuko duen diagnostikoa osatzea. Bertan, ondorengo arloak aztertuko dira, besteak beste: klima aldaketa, energia eta ur kontsumoa, hondakinen sorrera, hiriko zarata, airearen kalitatea, mugikortasuna eta ingurune naturala.

  1. fasea: Ingurumen Plana.

Ingurumenaren ikuspegitik gure hiria hobetzen jarraitzeko Udalak burutu beharko dituen ekintzak jasoko dituen Plan bat definitzea.

Plan hau garatzeko, herritarrekin eta interes taldeekin bilerak egiten dira, gai garrantzitsuenak partekatu eta eztabaidatzeko, eta horrela Planerako proposamenak biltzeko.

Era berean, Bilbok ingurumeneko hainbat plan eta konpromiso garatu ditu denboran zehar:

  • 2012: Bilboko Energia Iraunkorreko Ekintza Plana 2010 (PAES).
  • 2014: Bilboko zarataren kontrako Ekintza Plana.
  • 2015: Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (PMUS).

Hiri-garapen Jasangarri eta Integratu Estrategia (DUSI).

  • 2017: Bilboko zarataren Mapa Estrategikoa .

Bilboko udalerriko Biodibertsitatearen Diagnostikoa.

  • 2018: Bilboko espazio berde eta urdinetako ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa.

Ingurumen Ekintza Plana (Tokiko Agenda 21).

  • 2019: Aldaketa-klimatikora Egokitzeko Plana .

Airearen kalitatea hobetzeko Plana.

Bilboko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra.

Nahi baduzu, galdetegi honen bidez parte har dezakezu.

Eman zure iritzia

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!