Udal-ekintzak
Mugikortasun iraunkorra

ERANTZUN LABURRA

Mugikortasun iraunkorra honela defini dezakegu: «gizarteak askatasunez mugitzeko, komunikatzeko, merkaturatzeko eta harremanak izateko dituen beharrak asetzeko ahalmena, beste giza balioei edo balio ekologikoei, orain eta etorkizunean, uko egin gabe».

Horregatik, udalak ekintza hauek hartu ditu:

  • Ibilgailu publikoen elektrifikazio mailakatua.
  • Ibilgailu elektriko pribatuen erosketa sustatzea (udalaren diru-laguntzak jaso dezaketen taxilari edo bestelako profesionalak).
  • Bizikleta publikoak modelo elektrikoengatik ordezkatzea.

ERANTZUN LUZEA

Bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz, Bilboko Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana garatu zuen. Honek, mugikortasun iraunkorraren inguruan egin beharreko ekintzak planifikatzen ditu 2030. urtean ezarritako horizontearekin, eta hiri eredu osasuntsuago, berdintsuago eta atseginago bat lortzen lagunduko digu.

Bilboko Udalak beste neurri batzuk hartu ditu garraioa eta mugikortasuna hobetzeko:

Helburuak eta ekintzak

  • Ibilgailu elektrikoa sustatzea:
    • Auto elektrikoen zirkulazioaren gaineko zerga eta TAOko egoiliarren txartela % 95 merkatzea.
    • Bilbon karga azkarreko elektrolinerak instalatzea.
    • Auto eta autobus elektrikoak erostea (% 100 elektrikoak diren 6 autobus eta 16 hibrido, eta hurrengo 10 urteetan beste 120 berritzea espero da), gaur egun, 113 auto elektriko eta 37 hibrido daude udal zerbitzu guztien artean.
  • Hirian bizikletaren erabilera sustatzea:
    • Bizikletan ibiltzen eta modu arduratsuan eta seguruan zirkulatzen ikasteko ikastaroak.
    • Bizikleten aparkalekuak ipintzea.
    • Bilbaobizi bizikleta zerbitzu publikoa: 40 mailegu puntu, 900 ainguraleku eta 450 bizikleta elektriko.
    • Bidegorri sarea: Bidegorri bereizia eta babestua, noranzko bakarrekoa 50 km/h-ko abiadura mugarekin eta bidegorri partekatuak, bizikleten zirkulazioaren lehentasuna ezartzen duten seinaleztapen bertikal eta horizontalarekin eta 30 km/h-ko abiadura mugarekin. 56 km baino gehiago daude.
    • Ingurune lasaiak sortzea, kaleetan abiadura moteltzeko esku-hartzeen bidez.
  • Oinezkoen mugikortasuna sustatzea:
    • Oinezkoen interkonexioa hobetzea, oinezkoen trafikoan erosotasun, segurtasun eta kalitate handiagoa lortzeko.
    • Oinezkoen ibilbideetan mugikortasun urriko pertsonen desplazamenduari lehentasuna ematea.
    • Bilbo 30 irudiaren ezarpenaren bidez istripuak murriztea, zirkulazio abiaduraren muga 30 km/h-raino murriztea Bilboko errepideen % 87an.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!