Zer egin ahal duzu zuk?
Mugikortasuna

Mugikortasun iraunkorra lortzeko

ERANTZUN LABURRA

Mugikortasun jasangarriak ingurumenarekiko eta lurraldearekiko inpaktu minimoa daukan eredu baten bidez mugitzea ahalbidetzen duen mugikortasun eredua da. Egun, garraiobideek gakoa dira klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko, izan ere, gehienek CO2, SO2 eta NOX bezalako Berotegi-Efektuko Gas asko isurtzen dituzte.

Bilbon mugikortasun jasangarria lortzeko datozen neurriak proposatzen dizkizugu:

  • Ibili
  • Bilbaobizi
  • Metroa
  • Bilbobus
  • Tranbia
  • Renfe Aldiriak
  • Autoa partekatu

ERANTZUN LUZEA

Garraiobideek funtsezko papera jokatzen dute klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Euskadiko 2018ko Ingurumen Profilak dioenez, garraio sektoreak EAEko emisioen %30a baino gehiago isurtzen ditu. Garraiobide bat edo beste bat aukeratzeak ezberdintasun handia eragin dezake emititutako kantitatetan.

Gero eta pertsona gehiagok egiten dute apustu mugikortasun iraunkorraren alde bere ingurumen inpaktua murrizteko.

Beste alde batetik, gaur egun, garraioan eraldaketa sakona gertatzen ari da. Ibilgailu pribatuen kostua igo delako ez ezik, aldaketa klimatikoak guregan eta gure ingurunean daukan efektuarengatik ingurumen-kontzientzia ere gora egiten duelako egunero.

Azterketa soziologiko askok azaleratu dute geroz eta garrantzia txikiagoa aitortzen zaiola autoa izateari. Izan ere, millennial izenekoak, hau da, 1981 eta 1995 bitartean jaiotako biztanleria-taldea, garraio-ohiturak aldatzen ari dira: ibilgailu pribatuarekiko geroz eta interes gutxiago adierazten dute, bizikletaz edo oinez egindako joan-etorrien alde.

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK

Gainera, ibilgailu elektriko baten erabiltzailea bazara, gaur egun, hiriko 34 kokagune ezberdinetan, 88 karga-puntu dauzkazu, bide publiko, hotel, unibertsitate eta txandakako udal-aparkalekuen artean. Zenbait hoteletan ere badituzu.

Bestalde, mugikortasun jasangarriko aukera horiek guztiak Bilbon non dauden jakin nahi baduzu, bisitatu Geobilbao-ren orria, eta grafikoki ikusi ahal izango duzu.

Gainera, mugikortasun jasangarriko neurriak hartuz, hurrengo Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen lagunduko duzu: 3.a (osasuna eta ongizatea), 11.a (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 13.a (klimaren aldeko ekintza).

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Oraindik konbentzitu ez bazaitugu, eta auto pribatua zure esku dagoen aukera bakarra dela pentsatzen jarraitzen baduzu, zenbait ideia proposatzen dizkizugu, “Bilbo Karbonoan Neutroa” Ingurumen Estrategiaren erronkaren barne dagoen garraio jasangarriaren ereduan oinarrituta.

Ezagutu berriro Bilbo tranbia edo bizikleta bezalako garraio publikoa erabiliz edo oinez mugituz.

Autoa ahaztu Ibilbide laburretarako. Osasuna hobetuko duzu eta emisioak murrizten lagunduko duzu.

Inoiz konturatu al zara zenbat ibilgailu ibiltzen diren hirian bidaiari bakar batekin? Autoa partekatzearen aldeko apustua egin ezazu, partekatzea bizitzea da!

Ahal duzun neurrian saiatu ibilgailu elektriko edo hibridoa aukeratzen zure ingurumen-aztarna murrizteko.

Gidatzeko abiadura moteldu eta bide-segurtasuna handitu eta zarata-mailak murrizteaz gain, gutxiago kutsatuko duzu.

Gogoratu mugikortasun-piramidea:

1.Oinezkoak

2.Txirrindulariak

3.Garraio publikoa

4.Zama-garraioa

Zure ibilbidea luzeagoa izatekotan, aprobetxatu garraio publikoa, liburu on batez edo lagunekin elkarrizketa on batez gozatu ahalko duzu.

Distantzia handiko bidaia egin behar baduzu, hegazkina erabili behar izanean, trena erabili.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!