Zer egin ahal duzu zuk?
Ur-kontsumoa

Ur tanta bakoitzak balioa du

ERANTZUN LABURRA

Ura gizaki guztiok bizirauteko behar dugun oinarrizko ondasuna da, eta horregatik, ur tanta bakoitzak balio du. Txorrotako ur edangarri iturriren bat eskuragarri izatea gero eta pribilegio eskasago bat da, besteak beste, klima aldaketaren zeinbait inpaktuen ondorioz (lehortea eta desertifikazioa, adibidez).

Aurrekoa kontuan hartuta, zure eguneroko bizitzan modu errazean ura aurrezteko ideia batzuk eman nahi dizkizugu:

  • Itxi txorrota erabiltzen ez duzun bitartean.
  • Saihestu itzazu ura kutsatzen duten garbiketa produktu kimikoak.
  • Euri-ura jaso zure landareak ureztatzeko.
  • Jaso ezazu ere berotzen den bitartean ateratzen den dutxako ura beste zeregin batzuetarako.
  • Txorrota edo komunontzi batek tantak botatzen baditu, konpondu.
  • Ez erabili mikro plastikoak askatzen dituzten produkturik.
  • Ez erabili ez ura kutsatzen duten pestizidarik, ez fungizidarik ezta ongarririk.

 ERANTZUN LUZEA

Uraren kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren garrantzia ulertzeko, gogorarazi nahi dizugu, klima aldaketak ondorio kaltegarriak dituela, eta prezipitazioen patroiek (euriak) aldaketak pairatzea horietako bat dela.

Nahiz eta Bilbo bezalako hirietan ura eskasa ez dela dirudien, Euskadin 2100. Urterako urteko prezipitazioak %15 murriztuko direla aurreikusi da, eta horrek aldaketak eragin ditzake gure ur-hornidurarako gaitasunean, kontuan hartuta baliabide horren eskaera gora doala. Gainera, Euskadik lehorte fenomeno gehiago pairatu lezake, eta horrek, besteak beste, labore eta ekosistema desberdinak galtzea ekarriko luke.

Bazenekien?

BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK

Bilboko hiribilduan, ur-saneamenduaren arduraduna, edatekoa izateko, eta banaketaren arduraduna, zure etxean jaso dezazun, Ur Partzuergoa da. Erakunde honek ura arduraz eta eraginkortasunez erabiltzeko ematen dizkigun aholkuei begirada bat ematea gomendatzen dizugu.

Gainera, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duen pertsona bazara, komeni zaizu jakitea Ur Partzuergoak saneamendu-tasan hobari bat jartzen duela zure eskura, etxeko kontsumoen saneamendu-tasaren % 80ko hobaria, hain zuzen ere.

Gainera, Ur Partzuergoaren Youtubeko kanalean kanpaina ezberdinen bideoak ikus ditzakezu, komunetik botatzen dituzun unean gertatzen diren prozesu guztiak bistaratzen lagunduko dizutenak, baita bota behar ez diren gauzak botatzen ditugunean ere  (eskuoihal hezeak, makilatxoak, plastikoak edo gure iturri hidrikoak kutsatzen dituzten beste produktu batzuk).

Bestalde, Uraren Euskal Agentziak (URA), Euskadin ur-politikak eramateaz arduratzen den erakundeak, hainbat ekimen jarri ditu abian uraren arloko ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko, herritarrak informatu eta baliabide horren kontserbazioari eta berreskurapenari buruz kontzientziatzeko, alegia.

Horrez gain, Bilbon lurrazaleko ur kontinentalen eremuak ezagutu nahi badituzu, bisitatu Geobilbao-ren orrialdea, eta grafikoki ikusi ahal izango dituzu.

UR AURREZPENAREKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK

Zure eguneroko bizitzan ura aurreztea ez da hain zaila, eta laguntzeko Bilbo Osasungarria Ingurumen Estrategiaren erronkaren parte den ur-kontsumoaren eraginkortasun-ereduan oinarritutako zenbait aholku aurkezten dizkizugu:

Itxi txorrota. Ez utzi irekita hortzak eskuilatzen dituzunean, dutxan xaboitzen zarenean edo platerak garbitzen dituzun bitartean, horrek ura aurrezten lagunduko dizu.

Ez erabili ur-kutsatzailerik, hala nola kloroa, soda edo azido muriatikoa, ongarri sintetikoak eta abar. Horrek gure ur iturrien kutsadura murrizten lagunduko du

Euri-ura jaso eta berrerabili. Garbiketa lanak egiteko edo barruko landareak ureztatzeko erabil dezakezu.

Txorrota batek tantak botatzen baditu, konpondu, bestela litro bat ur gal dezake ordubetean.

Sukaldeko edo komuneko txorrotan esekitoki bat instalatuz, ur-gastuaren % 50 murriztea lortuko duzu. Gutxiago gastatzeko aukera erraza eta ekonomikoa.

Bainu bat hartzearen ohitura dutxa azkar batez alda dezakezu. OMEren esanetan, dutxa estandar batek 10 minutu irauten du, eta batez beste 20 litro kontsumitzen dira minutuko. Egin kontuak.

Saiatu janaria txorrotatik datorren ur beroaren azpian ez desizozten. Hobe da pixkanaka hozkailuan bertan edo ur gutxiko ontzi batean egitea. Horrela, ura eta berotzeko erabiltzen den energia aurreztuko duzu.

Garbigailua edo ontzi-garbigailua, beteta daudenean erabil itzazu, edo karga ertaineko edo modu ekologikoko programak erabiliz. Gailu hauek ura aurrezteko diseinatuta daude gaur egun.

Ura bero dagoen arte dutxatik ateratzen den ura ontzi batean jaso dezakezu, eta beste garbiketa-lan batzuetarako edo zure landareak ureztatzeko erabili ahal izango duzu.

Monoagintea duten txorrotek uraren kontrola eta tenperatura hobetzen laguntzen dute. Ahal izanez gero, horien alde egin, ur beroa eta hotza banatzen dituzten txorroten ordez.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!