Udal-ekintzak
Hiri-biodibertsitatea

ERANTZUN LABURRA

Berdeguneak hirien funtsezko elementuak dira, eta horregatik, azken urteetan Bilbok bere hauek hobetzearen alde egin du, eremu berriak sortuz eta daudenak zabalduz. Berdeguneak 2 milioi m2 baino gehiagoko azalera dute.

Horrez gain, hurrengo urteetan Udalak 3 parke gehiago eraikitzeko asmoa du, dagoeneko berdegune eskaintzari 90.000 m2 berri gehiago gehituz.

.

ERANTZUN LUZEA

Berdeguneak hirien funtsezko elementuak dira, eskaintzen dituzten aisialdirako aukerak eta ekosistema zerbitzuak direla eta:

  • Hiri espazioen tenperaturaren erregulazioa.
  • Airearen kalitatea handitzea (jasotako gasen iragazketa).
  • Isurketen kontrola eta uholdeen prebentzioa.

Azken urteetan, Bilbok berdeguneak hobetzearen alde egin du; horretarako, lehendik zeuden berdeguneak zabaldu ditu, eta beste batzuk sortu. Berdeguneek bi milioi metro karratutik gorako azalera dute, baina ez dugu ahaztu behar hiria mendiz inguratuta dagoela. Hiriko lorategien eta baso-parkeen azalerak batuz gero, 12 milioi metro karratu baino zertxobait gehiago ditu Bilbok; izan ere, hirian 200 baso-espezie ikusteko aukera daukagu.

Azken hamar urteetan, Bilboko Udalak, parke desberdinak egokitu ditu auzo guztietan, eta horien artean, haien tamainagatik, azpimarratzekoak dira: Kobetamendi (185.000 m2), Larreagaburu (120.000 m2), Miribilla parkea eta Gernika Lorategia (guztira 130.000 m2), Zorrozgoiti (15.000 m2) eta Gaztelapikoko (9.300 m2).

Horrez gain, hurrengo urteetarako Arangoiti, Mendigane eta Mendiarte Parkeen eraikuntza aurreikusten da, 90.000 m2 berri gehituz Bilboko hiri-parkeen eskaintzari

Helburuak eta ekintzak

Hiri Zerbitzuen Behatokiak (OSUR) prestatutako Bilboko hiri zerbitzuen asebetetze-barometroaren emaitzen arabera, garraioaren zerbitzuaren ostean, Bilbotarrek gehien baloratzen duten zerbitzuetako bat parkeak eta lorategiak zaintzea da. Hiri-parkeetan, Udalak 540.000 lore landatzen ditu urtero parterretan, eta 120.000 lorategietan.

Hirigintza arloan, bi urteko epean indarrean egotea espero den Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren bidez, hiribilduaren garapena ziurtatu nahi da 2035-arte. Plan honen helburuetako bat, bilbotar guztiek hiri-parke bat etxetik hurbil izatea da, parke handiak (3,5 hektarea baino handiagoak) gehienez 750 metrotara (oinez 12 minututara) eta txikiak 300 metro baino distantzia gutxiagora.

Beste alde batetik, berdeguneen eremua areagotzean, ekimenen sorrera ahalbidetzen da, udalak sustatutako hiri baratze ekologikoak bezala esaterako, hiriko auzo gehienetara  zabaltzeko asmoa duen proiektua. Adibidez, Santo Domingo – Artxanda mendian, 88 lorategi ekologiko jarri ziren nekazaritza ekologikoa hiri ingurunean sartzeko helburuarekin.

Bilboko Udalak Pagasarri eta Artxanda bezalako mendi ezagunak parke eta lorategi sare honetan integratzeko ahaleginak egin ditu ere, horrela ibilbide desberdinak jarraitzeko aukera ematen duen Bilboko Inguruko Berdegunea sortuz. Horrela, Bilboko bi aldeetako udal baso parkeak hiri-parkeekin elkartzea lortzen da.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!