Nolako eragina du klima-aldaketak
Osasunean

Zer-nolako eragina du klima-aldaketak zure osasunean?

ERANTZUN LABURRA

Klima-aldaketak era askotako eraginak izan ditzake gure osasunean. Alde batetik, mundu-mailako tenperaturaren igoerak gizakion gorputzean ondorio arriskutsuak izan ditzake; beste aldetik, gure ingurunea bertan bizitzeko edo bizitza mantentzeko desegokia bilakatu dezake ere. Gainera, gaixotasun arraroak transmititzen dituzten intsektuen ugalketa sor dezake Bilbo bezalako lekuetan. Klima-aldaketa dakartzan osasun arazoetako batzuk hauek dira:

  • Lo galera, tenperatura altuen ondorioz.
  • Arnasketa-gaixotasunak airearen kutsaduraren ondorioz.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak airearen kutsaduraren ondorioz.
  • Intsektuen ziztadek Dengue edo Zika bezalako gaixotasunak transmititzea.

ERANTZUN LUZEA

Klima-aldaketa tenperatura globalaren igoerarekin lotu ohi dugu, eta faktore horrek aldatu egin dezake gizakiaren gorputza 37 ºC ingurutan mantentzen duen termorregulazio-mekanismo konplexua. Hau da, giro-baldintzak zenbat eta gogorragoak eta iraunkorragoak izan, orduan eta ahalegin handiagoa egin beharko du gorputzak tenperatura egoki horretan irauteko.

Gaur egun, gutxi gorabehera, munduko biztanleriaren % 30 gorputzaren tenperatura ideal hori mehatxatzen duten klima-baldintzen menpe dago, urtean gutxienez 20 egunetan. Eta, proiekzioek, ehuneko hori % 48-74ra igo daitekeela adierazten dute, klima-aldaketa eragiten duten BEGen emisio atmosferikoen arabera.

AEMET-eko Euskadiko datuen arabera, 2050ean, gaur egungo bero-boladek 2 egun irauten badute, 2050ean luzeagoak izango dira, 12 egunekoak izatera heldu ahal izango direlarik. Eta, gau beroei dagokienez, hemendik 2050ra % 10ean areagotuko dira.

Aurretik aipatutakoa, bereziki tenperaturaren igoera gauean ematen bada, lo egiteko zailtasun handiak ekar ditzake (esan beharrik ez dago zer sentsaziorekin jaikitzen zaren begirik biltzen ez duzun gauetan, ezta?).

Klima-aldaketak gaixotasunak transmititzen dituzten intsektu kopuruan eta hauek bizi diren tokietan eragina du ere. Ezinezkoa iruditzen al zaizu Bilbon denge edo zika gaixotasunen kasuak agertzea, gaixotasuna kutsatzen duten eltxoen ziztadaren ondorioz? Mosquito Alert izeneko herritarren zientzia-proiektuaren arabera, intsektu horiek gero eta hurbilago ditugu, eta ugaritzen jarraituko dute tenperaturari eta hezetasunari lotutako aldagaiak aproposagoak (tropikalagoak) diren heinean.

Hala ere, osasun arazo nagusietako bat ez dago zuzenean klima-aldaketarekin lotuta, haren eragileetako batekin baizik, hots, airearen kutsadurarekin. Eta, arazo horretan, giza jarduerek zerikusi handia dute.

Bilboko airearen kalitatea industria garaitik nabarmen hobetu den arren, hiribilduak jasaten duen ibilgailuen zirkulazioak, kutsadura atmosferikoa kontuan hartzeko zerbait izatea eragiten du oraindik.

Egunero Bilboko kaleetan dagoen ibilgailuen zirkulazioak zure birikien barruan amaitzen diren BEGak eta material partikulatuak sortzen ditu.

Material partikulatu hauek, hautsa, errautsa, kedarra edo polena izan daitezke adibidez. Noizbehinka, kutsatzaile hauek PM10 eta PM2.5 partikulak izendapenarekin ikusiko dituzu ere. Balio horiek partikulen diametroa adierazten dute (mikratan). Honen txikiak diren partikula hauek dira hain zuzen osasunerako kaltegarrienak. Haien tamainak arnasketa sistemaren atalik sakoneretara heltzea ahalbidetzen die, aurretik zeuden osasun arazoak larriagotzen (bronkitis, gaitz kardiobaskularrak, eta abar) edo gaixotasun berriak sortzen.

2016eko Osasunaren Mundu Erakundearen baiespenen arabera, hirietako eta landa-eremuetako atmosferako kutsadurak urtero 4,2 milioi heriotza eragiten ditu munduan zehar. 2011an, Espainiako Epidemiologia Elkarteak argitaratu zuen komunikatu batek honako hau zioen: «Bilbon, Sevillan eta Madrilen PM10 partikulen mailak 20 µg/m3-tik behera murriztuko balira, urtean 3.000 heriotza gutxiago gertatuko lirateke».

EUSKADIKO AIREAREN KALITATERI BURUZKO INFORMAZIOA AIREAREN KALITATE-INDIZEAREN MAPAK, ESTAZIOKA

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!