Klima-aldaketa zure eguneroko bizitzan

Klima-aldaketa zure eguneroko bizitzan

Orain arte, klima-aldaketaren ikuspegi orokorra eskaintzen saiatu gara, baina eguneroko alderdi batzuetan eta alderdi horiek etorkizuneko Bilbotar belaunaldietan izan dezaketen eraginean sakontzea komeni dela uste dugu.

Izan ere, konturatu ez zaren arren, fenomeno honek dagoeneko badu eragina zugan. Klima-aldaketa premiazko erantzuna behar duen arazo gisa identifikatzeko eman beharreko lehengo urratsa honen ebidentziak antzematea da.

Webgune honen lehentasunetako bat zera da, klima-aldaketak zugan nolako eragina duen garbi eta erraz azaltzen saiatzea eta, ahal den heinean, Bilbon izango dituen ondorioak erakustea.

Zeregin hori errazteko, hiru arlora mugatuko gara:

Oinarri gisa, gaian adituek onartutako ikerketa ofizialak erabiliko ditugu. Nolanahi ere, jakin beharra dago klimaren zientzian azterlanen ondorioak etengabe berrikusten direla eta aldizka egiten diren aurkikuntza berrien arabera zuzentzen edo zabaltzen direla.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!