ERANTZUN LABURRA:
Kalitate akustikoak neurtzen du espazio bateko ezaugarri akustikoak eremu horretan egiten diren jardueretarako zer mailatan diren egokiak, besteak beste immisio eta emisio mailen arabera ebaluatuta.
Urriaren 19aren 1367/2007 Errege Dekretuaren arabera (zeinaren bidez Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatu baitzen zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez), kalitate akustikoaren helburuak dira kutsadura akustikoaren inguruan une jakin batean eta leku jakin batean bete behar diren baldintzak. Helburu horiek lurraldearen zonifikazio akustikoaren arabera ezartzen dira, zoruaren erabileren arabera, eta horrela gutxieneko babes maila bat bermatzen da kutsadura akustikoaren aurrean.
Hurrengo taulan, dauden eremu urbanizatuetan aplikatu behar diren zarataren kalitate akustikoaren helburuak erakusten dira.

(1): euren eremuko mugan egongo dira mugakide duten eremuaren zonifikazio-tipologiari dagozkionak.
Ld, Le eta Ln dira A soinu-presio jarraitu eta ponderatuen mailak, egunez, arratsaldez eta gauez neurtuak, hurrenez hurren. Kalitate akustikoaren helburuak betetzen dira baldin eta zarata-immisioko Ld, Le, eta Ln indizeetako bakoitzerako ebaluatutako balioek baldintza hauek betetzen badituzte urtebeteko aldian:
a) Balio batek ere ez baditu gainditzen taula egokian ezarritako balioak.
b) Eguneko balio guztien % 97k ez badituzte 3 dBA-tan gainditzen taulan ezarritako balioak.
Bilboko Udalak kutsadura mota honi aurre egiteko helburu eta ekintza zehatzak garatu ditu:

ERANTZUN LUZEA:
Bilboko Udalak etengabe egiten du lan hiriaren kalitate akustikoa hobetzeko eta hiri-ingurune osasungarriagoa, jasangarriagoa eta atseginagoa bermatzeko pertsona guztientzat. Ingurune-zarata murriztea lehentasunezko helburua da udal-politiketan. Hiria eraldatzen duten eta bizimodu lasaiago eta errespetuzkoagoak mesedetzen dituzten jarduketa integralen bidez sustatzen da.
Azken urteetan garatutako neurri nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Hiriko ia kale guztietan 30 km/h-ko abiadura-muga ezartzeak aukera eman du ibilgailuen trafikoaren zarata nabarmen murrizteko, bide-segurtasuna hobetzeko eta mugikortasun lasaiagoa eta efizienteagoa lortzeko.
Oinezkoentzako gune berriak sortzeak eta espaloiak eta egonlekuak handitzeak ibilgailuen presentzia murrizten laguntzen du. Gainera, horrela zarata apaltzen da eta hiri atseginagoa eta irisgarriagoa sustatzen da, bizilagunen eta bisitarien ongizatea hobetuz. Horren adibide dira Iparragirre, Rodriguez Arias eta Mª Díaz Haroko kaleak.
Emisio Gutxiko Eremua abian jartzea urrats erabakigarria da hiri-eredu garbiago eta isilago baterako bidean. Ibilgailu kutsagarrienen sarbidea mugatuz, aire-kutsadura eta zarata murrizten dira, eta, hala, auzoetako bizi-kalitatea hobetzen da.
Gainera, kutsadura akustikoa zaintzeko sare bat sortu da. Sare horrek, gaur egun, 71 zarata-monitore ditu. Haien kokalekuak GeoBilbaon (www.geobilbao.eus) kontsulta daitezke.

Zentzu honetan, herritarrok, gure jardueren soinu-inpaktua murrizteko, portaera zibikoa har dezakegu, hala nola:


Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!