Zer da klima-aldaketa?
Zer ebidentzia daude klima-aldaketaren inguruan?

Zer ebidentzia daude klima-aldaketaren inguruan?

Bai, klima-aldaketa badago eta, munduko instituzio garrantzitsuen ikerketa zientifiko gehienak baieztatzen duten bezala, fenomeno honen errudunak, neurri handi batean, gizakiok gara. Gaur egun, fenomeno honi dagokionez, ikus daitezkeen ebidentzia batzuk hauek dira:

  • Tenperatura globalaren igoera.
  • Muturreko egoera klimatikoak.
  • Ozeanoen azidotzea.
  • Ozeanoen berotzea.
  • Elur-estalduraren murrizketa.
  • Itsas- eta lurzoru-izotz azaleraren desizoztea (poloko plaken eta glaziarren desagerpena).
  • Artiko itsasoaren izotzaren gutxiagotzea.

Honi buruz zalantzarik edukitzekotan, hurrengo instituzioak eskuragarri jartzen dituzten ebidentziak ikustera gonbidatzen zaitugu.

ERANTZUN LUZEA:

Klima-aldaketaren ondorioz ebidentzia ugari aurkitu ostean, ingurumen zientzietan, klimatologian, geologian, nekazaritzan eta beste zientzia askotan adituak diren instituzioek eta zientifikoek, fenomeno hau zientifikoki egiaztatua dute.

Jarraian, NASA-k ematen dizkigun ebidentziak sakonago aztertuko ditugu. Informazio iturri hau bere fidagarritasun mailagatik aukeratu da, NASA-k klima-aldaketaren ondorioen neurketa etengabea mantentzen baitu:

Tenperatura globalaren igoera

XIX mendearen amaieratik planetaren tenperatura 0,9 ºC igo da, neurri handi batean, gizakion jarduerek isuritako CO2 eta beste BEGen ondorioz. Grafikoan, planetaren gainazaleko tenperaturek 1951-1980 aldiko batez besteko tenperaturekin alderatuta izan duten aldaketa ikus daiteke. 136 urtetan, 17 urterik berotsuenetako 16, 2001. urtetik aurrerakoak dira, 1998. urtearen salbuespenarekin.

Hurrengo estekan egindako azken neurketak topa ditzakezu:

Tenperatura globala – NASA

Karbono dioxidoaren kontzentrazioa atmosferan

Grafikoan, azken urteetan Mauna Loako (Hawaii) Behatokian neurtutako CO2 gasaren maila atmosferikoak ikus daitezke.

Hurrengo estekan egindako azken neurketak topa ditzakezu:

Karbono dioxidoa – NASA

Artikoko itsas izotzaren azalera

Azken hamarkadan artikoko itsas izotzaren azalera eta lodiera oso azkar murriztu da. Sateliteek agerian utzi dutenez, irailero erregistratzen den artikoko itsas izotzaren azalera (hilabete horretan erregistratzen da azalerarik txikiena) hamarkada bakoitzeko % 13,2ko erritmoan desizozten ari da.

Hurrengo estekan egindako azken neurketak topa ditzakezu:

Artikoko itsas izotzaren azalera – NASA

Lurreko izotzaren azalera

NASA erakundearen GRACE sateliteek emandako datuen arabera, Antartikako lurreko izotz-geruzak (ezkerreko grafikoa) eta Groenlandiakoak (eskuineko grafikoa) neurri handiagoan masa galtzen egon dira 2002. urteaz geroztik. Gainera, izotzaren galera areagotu egin da 2009. urtetik aurrera.

  1. eta 2016. urteen artean, urte bakoitzeko batezbesteko 286 mila milioi izotz tona galdu zituen Groenlandiak. Antartikak berriz, denboraldi berean zehar, urte bakoitzeko 127 mila milioi izotz tona inguruan galdu zituelarik. Azken hamarkadan, izotz-masa galera tasa hirukoiztu da Antartikan.

Hurrengo estekan egindako azken neurketak topa ditzakezu:

Lurreko izotzaren azalera – NASA

Itsas mailaren igoera

Itsas mailaren igoera berotze globalarekin zerikusia duten bi faktorek eragiten dute nagusiki:

  • Izotz-geruzak eta glaziarrak urtzearen ondorioz gehituriko urak.
  • Itsasoko uraren tenperaturak igotzeak eragiten duen itsasoko uraren hedapena.

Pasaden mendean itsasoaren maila globala 20,32 cm igo zen. Hala ere, azken bi hamarkadetako tasa pasaden mendekoaren ia bikoitza da, tasaren handitzea urtero apur bat bizkortzen delarik.

Aquí va el gráfico

Hurrengo estekan egindako azken neurketak topa ditzakezu:

Itsas mailaren igoera – NASA

NASAren sateliteek denbora errealena biltzen dituzten klima-aldaketen inguruko datuen bistaratzea aztertu nahi baduzu, hurrengo estekan sar zaitez:

Lurra denbora errealean – NASA

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!