Udal-ekintzak
Ingurumen-hezkuntza

Ingurumen-hezkuntza ingurumenaren garrantziaz ohartzeko aukera ematen duen heziketa-prozesu bat da.

Bilboko udalak hurrengo ekintzak bultzatu ditu ingurumen-hezkuntzaren garapenean eta inplementazioan laguntzeko:

ERANTZUN LUZEA

Ingurumen-hezkuntza biztanleria ingurumen-arazoekiko eta haien efektuekiko kontzientzia hartzeko tresna eraginkorra da, eta baliabide naturalen zentzuzko erabilerarekin eta ingurumen-arazoen konponbidearekin lotutako balio eta jarrera berriak garatzen laguntzen du.

Kontrakoa badirudi ere, ez da eskola-esparruan soilik garatu beharreko jarduera bat, honen helburu nagusietako bat gizarte osoa integratzea da, horrela neurrien eragina handiagoa izan dadin. Egia da, hala ere, etorkizuneko belaunaldiei horrelako heziketa ematea ezinbestekoa dela etorkizun hori hobea izan dadin.

Gaian pixka bat gehiago sakontzeko, Bilboko Udalak garatutako ekintza batzuei buruz hitz-egingo dugu. Udalak, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin elkarlanean, Eskolako Agenda 21 programa garatzen du hiriko ikastetxeetan. Ekimen horretan maila guztietako (unibertsitatea kontuan hartu gabe) 50 ikastetxe publiko eta pribatu baino gehiago hartzen dute parte.

Helburuak eta ekintzak

Eskolako Agenda 21 programa Euskadin zein mundu osoan hedatu da. Hezkuntza-programa horrek Lurraren iraunkortasunaren alde egiten du, UNESCOren onarpena du, eta, egun, milioika pertsona jarduten dute hartan. Hain zuzen ere, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko batzarrean (Japonia, 2014), Euskadiko Eskolako Agenda 21ek UNESCOren gonbidapena jaso zuen, azken hamarkadako 25 jardunbiderik onenetako bat izan baita mundu osoan.

Eskolako Agenda 21 iraunkortasunaren aldeko hezkuntza-estrategia garrantzitsua da. Gainera, haren bidez, ikasleek aukera dute euren udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko. Bestalde, Agendak hainbat Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) lortzen laguntzen du, hala nola; GIH 4 (kalitatezko hezkuntza), GIH 13 (klimaren aldeko ekintzak) eta GIH 15 (lurreko ekosistemetako bizitza).

Ingurumen-hezkuntza ez-formala sustatzeko, Udalak diru-laguntzak ematen dizkie elkarte eta talde desberdinei, baldin eta jarduera, tailer edo hitzaldien bidez herritarrak kontzientziatzen badituzte ingurumen-iraunkortasunaz, klima-aldaketaz, mugikortasunaz eta biodibertsitateaz.

Esteka interesgarriak

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!