Txolarrea espezie enblematikoa eta ezaguna da gure hirietan. SEO/BirdLife elkartearen datuen arabera, espezieak % 21 egin du behera hamarkada batean.Gainbehera hori kezkagarria da; izan ere, joera aldatzen ez bada, hiriak laster txolarrerik Gabe gera litezke. SEO/BirdLife erakundeak egindako azterlanaren helburu nagusietako bat da gainbehera horren kausak zeintzuk diren jakitea. Kausa posibleetako batzuk dira kutsadura, zarata, […]
Eguzkitako kremak funtsezkoak dira azala UVA eta UVB izpietatik babesteko eta azaleko erredurak eta minbizia edo melanoma prebenitzeko, batez ere udako hilabeteetan. Kalkulatzen da urtero 14.000 tona eguzkitako krema isurtzen direla itsasora mundu osoko ozeanoetan. Krema horien osaera funtsezkoa da itsas ekosistemak babesteko eta, beraz, osagai egokiak dituen eguzki-babeslea aukeratzen baduzu, keinu txiki bat egiten […]
Klima-aldaketaren ondoriozko bero-boladak areagotu egingo dira datozen urteotan, Espainian. Santiago de Compostelako eta Vigoko unibertsitateen ikerlan batek aurreikusten du bero-bolada horien intentsitatea % 104 haziko dela datozen urteotan (2021-2050), Iberiar Penintsula osoan. Muturreko beroa dela eta, hiriak «bero-irla» bihurtzen dira —hormigoi eta zoladura gero eta gehiago dagoelako, berdegune eta naturaguneen kaltetan—. Eta, horren guztiaren eraginez, […]
Atxurin gauzatzen ari da proiektua, Basobidea 11, 13 eta 19ko eta Zabalbide 28ko eraikinek osatutako etxadi-patioan, eremu abandonatu eta andeatu bat berdegune berri bat bihurtzeko diseinatuz eta antolatuz. Espazio hori patioa osatzen duten lau jabe-erkidegoen eskura egongo da. 850 metro koadroko azalerakoa da, eta, jarduketaren ondoren, berdegune berritua izango da, hainbat erabilerarekin: berdegunea lorategiarekin, aisialdi-gunea […]
Plastikozko poltsa bat batez beste 12 minutuz erabiltzen da, eta 15 eta 1.000 urte bitartean behar dira deskonposatzeko. Plastikoaren degradazioak mikro-plastikoak sortzen ditu. Mikro-plastiko horiek lurrera edo uretara iristen dira eta gehigarriak eta substantzia toxikoak dituztenez, ingurumen-inpaktu handia eragiten dute. Poltsa horietako asko ozeanoetara iristen dira, eta horren eraginez itsas florako eta faunako milaka espezie […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

