Eguzkitako krema biodegradagarriek

Eguzkitako kremak funtsezkoak dira azala UVA eta UVB izpietatik babesteko eta azaleko erredurak eta minbizia edo melanoma prebenitzeko, batez ere udako hilabeteetan.

Kalkulatzen da urtero 14.000 tona eguzkitako krema isurtzen direla itsasora mundu osoko ozeanoetan. Krema horien osaera funtsezkoa da itsas ekosistemak babesteko eta, beraz, osagai egokiak dituen eguzki-babeslea aukeratzen baduzu, keinu txiki bat egiten ari zara planeta babesteko.

Eguzkitako babes-krema gehienek eguzki-iragazkiarena egiten duten konposatuak dituzte. Konposatu horiek toxikoak dira itsas hondorako, eta denbora luzez egoten dira uretan; besteak beste, oxibenzona (oxybenzone edo benzofenona-3) eta oktinoxatoa (octinoxate) dira, eta koralak zuritzea ere eragiten dute. Beste osagai batzuk itsas organismoetan pilatzen dira, eta hormona-osaera aldatzera ere irits daitezke, horrela endredoak sortuz ugalketan, elikaduran eta abarretan. Gainera, osagai horiekin batera beste osagai kaltegarri batzuk ere egon ohi dira, hala nola silikonak eta mikroplastikoak.

Herrialde batzuetan -Hawain eta Palaosen, esaterako-, debekatu egin dute oxibenzona eta oktinoxatoa duten babes-kremak saltzea.

Eguzkitako krema biodegradagarriek ingurumena gehiago errespetatzen dute, itsas ekosistemak kaltetzen ez dituzten beste osagai batzuk baitituzte, hala nola zink oxidoa edo titanio oxidoa.

Horregatik guztiagatik, eguzkitako babesa erostean, osagai kaltegarriak -oxibenzona, oktinoxatoa, parabenoak eta mikroplastikoak, besteak beste- dituztenak saihestu behar ditugu.