Gertuko nekazaritzari esker, ez da zertan ibili behar produktua urrunera eramaten edo alferrik ontziratzen. Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan. Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Berezko ingurunetik at […]
Argitaratu dira Artxandako eta Errekaldeko udal ortuen zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Hemen kontsultatu ahal dituzu: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279166855184&language=eu&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal
Urarekin eta airearekin batera, lurzorua da gizakiok dugun baliabide preziatuena: euskarri fisikoa izateaz gain, guretzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren lehengai eta zerbitzuak ematen dizkigu. Azken hamarkadetan, ekosistemak narriatu egin dira, apurka-apurka eta larriki, eta horrek eragin du biosferaren funtzionamenduaren oinarri diren ziklo biogeokimiko nagusiak aldatzea. Gizakion jarduerak areagotu egin du narriadura hori: erregai fosilak erretzea, […]
XXI. mendeko ingurumen-arazo larrienetako bat dira mikroplastikoak, duten neurri txikiagatik (5 cm baino gutxiago). Mikroplastiko horiek sortzen dira plastiko handiak deskonposatzean, ozeanoetan, nekazaritza-produktuetan eta elikagaietan amaitzen dute, eta gure osasunari eta beste espezieenari eragiten diete. Arazo horri aurre egiteko, Sichuaneko Unibertsitateko (Txina) ikertzaileek arrain robot bat sortu dute, uretako mikroplastikoak jateko gai dena. Arrain itxurako […]
Itsasoa, mendia eta haranak dira gure paisaiaren eta historiaren protagonista: Gaztelugatxe, Zumaiako Geoparkea, Gorbeiako parke naturala. Denak ere leku ederrak, gertuko esperientzia eskuragarriak eskaintzen dizkigutenak. Euskadiko Natura 2000 Sarean 55 espazio daude, Europako Natura 2000 Sarean integraturik. Europako sareak, guztira, babestutako 27.000 espazio baino gehiago dauzka. Gure 55 naturguneak 1.500 kilometro karratuko azalera bat hartzen […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

