Gure herri-hirietara edukiontzi marroia iritsi denetik, askoz errazagoa da, denontzat, konposta egiten laguntzea. Materia organikoa zabortegietara eta errauskailuetara eramaten diren hondakinen % 40 da, bolumenez eta pisuz. Hondakin organikoak aparte bildu – berdin animalia- edo landare-jatorrikoak-, eta kaleko edukiontzi marroira bota. Hondakin horiek konpostaje-plantara eramaten dira, eta, han, tratamendu baten bidez, konpost bihurtzen dira: lorategietan […]
Atzo, Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak eta Álvaro Pérez Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ondokoak Zorrotzako udal baratze ekologiko berriak aurkeztu zituzten, Bilboko Udalak Zorrotzako bizilagunen eskura jartzen dituenak. Atzo, ekainak 29, hasi eta uztailaren 27a arte aurkez daitezke ortu horietako bat eskuratzeko eskabideak. Ortuak eskuratu ahal izateko, eskatzaileek Zorrotzan erroldatuta egon […]
Zuhaitzak funtsezkoak dira ingurumena kontserbatzeko, eta ezinbestekoak bizitzarako. Zuhaitzak eta basoak planetaren birikak dira, planetako airea garbitzen baitute: oxigenoa askatzen dute eta CO2a biomasa bihurtzen dute; horrela, kutsadura murrizten laguntzen dute. Zuhaitz batek 6 kilo CO2 xurgatzen ditu urtean. Beraz, basoak karbono-erreserborioa dira, karbonoaren ia 300 gigatona pilatzen dute. Gainera, lurzorua babesten dute, hegaztien, ugaztunen, […]
Urtero, 35 eta 95 milioi tona ehun-hondakin botatzen dira. Hondakin-kantitate ikaragarria izateaz gain, zuntz motak eta bestelako elementuak (kremailerak eta botoiak, adibidez) bereizteko lan zaila egin behar da. Ehungintzako hondakin horietako asko erraustu egiten dira edo zabortegietara eraman, eta horrek inpaktu ekologiko handia du. Ingurumenarekiko gero eta kezka handiagoa dagoenez, sektore batzuk alternatiba jasangarriagoak garatzen […]
Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, udako solstizioarekin batera. Eguzkiak 4.500 milioi urte ditu, gutxi gorabehera. Izar horrek ahalbidetzen du gure planetan bizitza egotea. Izan ere, eguzkirik gabe, landare-espezie gehienek ezingo lukete fotosintesia egin, eta, ondorioz, kate trofiko guztia desagertuko litzateke: belarjaleek ezingo lukete landareekin elikatu, eta haragijaleek ezingo lukete belarjaleekin elikatu. Gainera, lurrazala berotzen […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

