30 milioi txolarre gutxiago hamarkada batean

Txolarrea espezie enblematikoa eta ezaguna da gure hirietan. SEO/BirdLife elkartearen datuen arabera, espezieak % 21 egin du behera hamarkada batean.Gainbehera hori kezkagarria da; izan ere, joera aldatzen ez bada, hiriak laster txolarrerik Gabe gera litezke.

SEO/BirdLife erakundeak egindako azterlanaren helburu nagusietako bat da gainbehera horren kausak zeintzuk diren jakitea. Kausa posibleetako batzuk dira kutsadura, zarata, babesleku falta. Azterlan horrek hiru urte iraungo du, eta antzeko arazoak dituzten beste hiri-hegazti batzuk ere ikertuko dira: kaskabeltzak, amilotxak, elaiak, txantxangorriak…

Espezie horien bizi-kalitatea hirietan hobetzeko eta gainbehera geldiarazteko, zenbait ekintza proposatu dira, hala nola berdeguneak mantentzea edo eraikinen diseinua eta birgaikuntza hobetzea, hegazti horietako askok habiak egiteko erabiltzen baitituzte eraikinetako hutsuneak.

Txolarreak ere nabarmen egin dute behera Europako beste hiriburu batzuetan, hala nola Berlinen, Parisen eta Pragan; Londresen eta Bruselan, berriz, ia desagertu egin dira.