Noticias

Zigarrokinak ingurumenean

Denok dakigu zigarroen fabrikazioak eta keak ingurumenean eragiten duten inpaktua. Baina, zer gertatzen da zigarrokinekin? Munduan gehien sortzen diren hondakinak dira zigarro-mutxikinak, eta ingurumen- eta giza- arazo dira. Hirietan eta kostaldean biltzen diren hondakinen % 40 zigarrokinak dira. Izan ere, Espainian, urtean kontsumitzen diren zigarroen % 15 hondartzetara botatzen dira. Eta, mundu-mailan, bi heren ozeanoetaraino […]

Gehiago irakurri →

UDALAK HANDIAGOTU EGIN DU MIKROHEZEGUNEEN SAREA, BILBOKO UDALERRIAN KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK ARINTZEARREN ETA BIODIBERTSITATEAREN GALERA MURRIZTEARREN

Hezeguneen nazioarteko goi-bilera duela hilabete batzuk egin zen, bi lekutan aldi berean (Geneva eta Wuhan), eta goi-bilera horretan, naturak klima-aldaketaren kontra eta biodibertsitatearen galeraren kontra jarduteko eskaintzen dituen konponbideak aldarrikatu ziren. 1900etik hasita, ia hezeguneen bi heren desagertu dira, eta desagertzeko prozesu horrek aurrera egin du joan deneko 40 urte honetan, eta, horren ondorioz, andeatzea […]

Gehiago irakurri →

ERLEENTZAKO TXERTOA

Badakigu erleak desagertzen ari direla. Desagertze hori giza jarduerari, nekazaritza intentsiboari eta pestizidei lotuta dago, baina birusen erasoekin, patogenoekin eta espezie inbaditzaileekin ere zerikusia dauka (akaro espezieren bat, liztor asiarra, etab.). Horrez gain, ingurumen-aldaketek negatiboki eragiten diete erleei. Kezkagarria da erleak desagertzea: hainbat landare-espeziek ezin ugaltzea edo ugalketa hori eragoztea ekar dezake, eta, horrek, biodibertsitatea […]

Gehiago irakurri →

INGURUMEN-HEZKUNTZAREN EGUNA

Gaur, 2023ko urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazioarteko egun hori finkatu zen Belgradon, 1975eko urriaren 13tik 22ra, 60 herrialde baino gehiagotako adituak bildu zituen Ingurumen Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia egin eta gero. Mintegi hartan, gutun bat idatzi zuten, Ingurumen Hezkuntzako aldarrikapen nagusiekin. «Belgradoko Gutuna» izeneko haren bidez, herrialdeek konpromisoa hartu zuten herritarrak kontzientziatzen […]

Gehiago irakurri →

HAUTS MAGNETIKOA URETATIK MIKROPLASTIKOAK EZABATZEKO

Plastikoak 100 urte baino gehiago behar ditu deskonposatzeko. Urtero, zabor eta plastiko tona mordoa ozeanoetaraino iristen dira. Eta, itsas ekosistemak arriskuan jartzeaz gain, gizakiaren osasuna ere arriskuan jartzen da mikroplastikoak irenstean. Plastiko horiek tamaina txikiko partikulak dira (nabaritzen gaitzak), plastikoen degradazioaren ondorio dira eta mintz zelularretatik igarotzeko gai dira. Beraz, hainbat arazo sor ditzakete. Arazo […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!