INGURUMEN-HEZKUNTZAREN EGUNA

Gaur, 2023ko urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazioarteko egun hori finkatu zen Belgradon, 1975eko urriaren 13tik 22ra, 60 herrialde baino gehiagotako adituak bildu zituen Ingurumen Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia egin eta gero. Mintegi hartan, gutun bat idatzi zuten, Ingurumen Hezkuntzako aldarrikapen nagusiekin. «Belgradoko Gutuna» izeneko haren bidez, herrialdeek konpromisoa hartu zuten herritarrak kontzientziatzen lan egiteko, eta, posible den neurrian, dauden arazoak konpontzen eta arintzen laguntzeko.

Horrela, bada, nazioarteko egun horrek bilatzen du herritarrei prestakuntza ematea, ingurumenaz eta hari lotutako arazoez jabetu daitezen, arduratsuak izan daitezen, eta banaka nahiz taldeka lan egin dezaten, dauden arazoak konpontzeko eta sor daitezkeen arazo berriak prebenitzeko ezagutzak eta konpromisoa izan ditzaten.

Data hartatik, administrazioek, erakundeek eta antolakuntzek ingurumen-hezkuntzaren aldeko apustua egin dute, ingurumenak dituen arazoei irtenbidea aurkitzeko tresna gisa.