Ekonomia zirkularra, ekonomia efizientea baliabideak erabiltzen, eta karbono gutxi isurtzen duena, keinu honen erroan dago. Alferrik daukagun arropari beste erabilera bat ematen badiogu, kotoi, petrolio edo antzeko baliabide gutxiago baliatu beharko dugu, halakoak baitaude arropa-ekoizpenaren atzetik. Beste erabilera bat ematen badiegu, lortzen dugu ahal den denborarik luzeenean izatea baliokoak produktuak, materialak eta baliabideak. Euskadik, urtero-urtero, […]
Kontsumoaren gizartean bizi gara. Egunean zehar hamaika bider kitzikatzen gaituzte ondasunak eros eta kontsumi ditzagun, beharrik gabe ere. Kontsumo masiboak kontsumismora garamatza, hau da, ondasunen eta zerbitzuen neurriz gaineko eskari eutsiezinera. Erosketak egiteko orduan, burua erabili: jatorduak planifikatu, erosketa-zerrenda egin eta bero-berotan hobe ez ezer erosi, ez zaitzala itxurak itsu utzi. Egin ezazu produktu eta […]
Sitsak lepidopteroak dira, tximeletak bezala, eta horiek bezala, polinizatzaile bikainak dira. Landare espezie batzuk gauez polinizatzen direnez, oso garrantzitsua da une horretan lepidopteroak egotea; izan ere, erleek ez dute gauez polinizatzaile-rola betetzen. Beraz, sitsak funtsezko zeregina du landareen ugalketan. Lepidoptero horrek rol asko ditu ekosistemetan. Esaterako, larbek landareen populazioak erregulatzen dituzte, eta haietatik elikatzen dira. […]
Gaixotasun honek, birusek edo bakterioek eragindakoek ez bezala, gizakia du jatorrian: plastikoen kutsadura. Ikerlariek plastikosi deitu diote gaixotasun berri horri, eta hori lotuta dago ingurumenean plastikozko partikulak kontsumitzearekin. Lehenago egindako txostenetan, gure elikagaietan eta naturan iragazten diren plastikoak irensteko arriskua zegoela esaten zen, baina, orain, beste azterlan batzuetan jakinarazi da plastikoak jateak zer ondorio dituen […]
2007. urteaz geroztik, martxoaren azken zapatuan “Planetaren Ordua” kanpaina egiten da. WWF erakundeak bultzatuta, helburu hauek ditu: herritarrak klima-aldaketaren ondorio negatiboez kontzientziatzea, atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea murrizteko eskatzea eta ingurumenaren zaintzari balioa ematea. Urtero legez, Bilboko Udalak bat egingo du ekimen horrekin, eta, bihar, zapatua, martxoak 25, ordubetez, argiak amatatuta egongo dira herriko eraikin […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

