Zigarrokinak ingurumenean

Denok dakigu zigarroen fabrikazioak eta keak ingurumenean eragiten duten inpaktua. Baina, zer gertatzen da zigarrokinekin?

Munduan gehien sortzen diren hondakinak dira zigarro-mutxikinak, eta ingurumen- eta giza- arazo dira. Hirietan eta kostaldean biltzen diren hondakinen % 40 zigarrokinak dira. Izan ere, Espainian, urtean kontsumitzen diren zigarroen % 15 hondartzetara botatzen dira. Eta, mundu-mailan, bi heren ozeanoetaraino iristen dira. Zigarrokinak askoz ere gehiago dira bilgarriak, botilak, tapoiak eta plastikozko poltsak baino.

Tabakoan substantzia toxiko asko daude -horietako batzuk kantzerigenoak izan daitezke-, baina zigarrokinetan ere hainbat substantzia aurkitu dira, hala nola pestizidak, nikotina, metalak (Al, Ba, Cd, Cr, Cu, Fe, Mn, Ni, Pb, Sr, Ti, Zn), galipota, etab. Zelulosazko azetosa ere badute (funtsean, plastikoa), eta hori kaltegarria da ingurumenerako, iragazkiek denbora behar dutelako deskonposatzeko, eta, deskonposatzen direnean, ketik xurgatutako substantzia kutsatzaileak askatzen dituztelako.

Bestalde, zigarrokinak 12 urtez egoten dira naturan, eta desintegratzeko behar duten denbora horretan gure ekosistemak kutsatzen dituzte. Gainera, gehienetan, lurrera botatzen dira. Baina, euria ari duenean, urak estoldetara bideratzen ditu eta handik ibaietara, lakuetara eta itsasora iristen dira. Hortaz, lurrera botatzen denean itsasora botatzen da. Gainera, ura kutsatzeaz gain, zigarrokinak arrainek eta beste animalia batzuek hartzen dituzte. Beraz, ozeanoetako ekosistemei eta arrainei kaltea egiteaz gain, arrain horiek gero gizakiak jaten ditu.

DATUA: zigarrokin bakar bat 1000 litro ur kutsatzeko gai da.