ERANTZUN LABURRA
Bilboko Udalak Ortu Ekologikoen proiektua gauzatu du, Bilboko herritarrak nekazaritza ekologikora hurbil daitezen. Une honetan, Bilbok lau esparrutan ditu ortu ekologikoak: Artxandan (88 partzela), Otxarkoagan (54 partzela), Errekalden (23 partzela) eta Zorrotzan (19 partzela).
Nekazaritza ekologikoa nekazaritza tradizionala baino laborantza-sistema jasangarriagoa da, eta goraka doa azken urteotan. Hala ere, nekazaritza tradizionala da nagusi oraindik gaur egun.
Uriko ortu ekologikoek hainbat onura dakartzate: ingurumenean, energia eta bestelako baliabide gutxiago –ura- kontsumitzea, ura eta lurzorua gutxiago kutsatzea, ongarriak, intsektizidak eta pestizida kimikoak ez erabiltzeagatik, biodibertsitatea handitzea; gizartean, aisialdi osasungarria, ingurumen-hezkuntzako proiektuak; ekonomian eta osasunean, jarduera fisikoa sustatzea eta elikadura hobetzea.
ERANTZUN LUZEA
Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak ortu ekologikoen proiektua garatu du, Bilboko herritarrak nekazaritza ekologikora hurbil daitezen. Uriko ortu ekologikoak natura errespetatzera bideratuta daude, gure bizitzetara eta gure urira garapen jasangarriko eredu bat hurbilduz. Uriko ortu horiek Bilboko Eraztun Berdearen sustapenaren barruan daude.
Espazio horiei esker, gure barazkiak modu ekologiko eta jasangarrian lantzen ditugu, ingurumena, flora eta fauna babestuz, eta jarduera fisikoa eta ingurune naturalarekiko lotura sustatuz.
Une honetan, Bilbok lau esparrutan ditu ortu ekologiko urbanoak: Artxandan (88 partzela), Otxarkoagan (54 partzela), Errekalden (23 partzela) eta Zorrotzan (19 partzela).
Nekazaritza ekologikoa azken urteotan boladan dagoen laborantza-sistema da. Mundu mailan, 70 milioi hektarea baino gehiago erabiltzen dira ekoizpen ekologikoan.
Nekazaritza ekologikoak ez bezala, nekazaritza tradizionalak ezaugarri hauek ditu: lurzoruaren erabilera intentsiboa, ongarri, pestizida eta intsektizida kimikoen aplikazioa, biodibertsitatean inpaktu handia eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapena, batez ere urarena. Hala ere, nekazaritza ekologikoa iraunkorragoa den arren, nekazaritza tradizionala baino gutxiago hedatuta dago oraindik.
Nekazaritza ekologikoa, haren ekoizpena eta kalitatea ere bai, ekoizpen ekologikoari buruzko Europako erregelamenduak babestuta dago.
Ortu ekologikoek onurak ematen ditu ingurumenean, gizartean, ekonomian eta osasunean:
1- Nekazaritza ekologikoak CO2ren balantze positiboa du; izan ere, landareek atmosferako karbono dioxidoa xurgatzen dute fotosintesia egiteko, eta nekazaritza konbentzionala baino eraginkorragoa da energiaren ikuspegitik, energia-beharrak askoz ere txikiagoak baitira. Gainera, ur-kontsumoa txikiagoa da.
2- Ongarri, pestizida eta intsektizida kimikoak ez direnez erabiltzen, ura eta lurzorua ez dira kutsatzen.
3- Uriko ortu ekologikoek hirietako biodibertsitatea handitzen laguntzen dute, habitat egokia baitira espezie askorentzat, hala nola intsektu polinizatzaileentzat eta hegaztientzat.
4- Ortuko jarduera aisiarako modu osasungarria da adin guztietako pertsonentzat.
5- Ortu ekologikoetan ingurumen-hezkuntzako lanak egin daitezke, natura gazteenei hurbilduz eta ingurumena eta hura zaintzearen abantailak baloratzen irakatsiz.
6- Ortu ekologikoak lantzen dituztenek dirua aurreztu dezakete erosketa-saskian.
7- Elikagai ekologikoak osasungarriak eta nutritiboak dira. Gainera, ongarri kimikoek fruten eta barazkien zaporea eta aroma murrizten dituzte. Substantzia horiek alde batera utzita, elikagai ekologikoak gozagarriagoak dira.
Ortu ekologikoa erabiltzean jarduera fisikoa egiten du hura lantzen duenak.
Artxandako udal ortuen erabilera- eta aprobetxamendu-baimenak arautzen dituzten oinarriak
Artxandako ortu ekologikoen planoa
Otxarkoagako udal ortuen erabilera- eta aprobetxamendu-baimenak arautzen dituzten oinarriak
Otxarkoagako ortu ekologikoen planoa
Errekaldeko udal ortuen erabilera- eta aprobetxamendu-baimenak arautzen dituzten oinarriak
Errekaldeko ortu ekologikoen planoa
Zorrotzako udal ortuen erabilera- eta aprobetxamendu-baimenak arautzen dituzten oinarriak
1- Ortu ekologikoak jartzea Bilboko bizilagunen, irabazi-asmorik gabeko elkarteen eta desgaitasuna duten pertsonen edo elkarteen eskura.
2- Ingurumenaren arloko hezkuntzako kanpainak sustatzea herritarren artean.
3- Bilboko Eraztun Berdea zabaltzea, azpiegitura berdea garatuz, hórrela klima-aldaketaren ondorioak arinduz eta uriko biodibertsitatea bultzatuz.
4- Herritarren artean garapen jasangarria sustatzea.
Nekazaritza ekologikoari buruzko eskuliburua
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!