ERANTZUN LABURRA
Erresilientzia kontzeptua hiriei aplikatzean, hauek krisi baten aurrean prestatzeko, eusteko eta berreskuratzeko gaitasuna izatean datza. Zentzu horretan, Hiri-erresilientziari buruz hitz egiten dugunean, hiriek klima-aldaketari eta hondamendi naturalei aurre egiteko hartzen dituzten neurriei buruz ari gara; horrela, bertako biztanleen babesa, haien ondasunak eta hiri-sistemen mantentze funtzionala berma daiteke. Horretarako, Udalak honako ekintza hauek garatzen ditu:
ERANTZUN LUZEA
Hiri-erresilientzia klima-aldaketaren testuinguruan hobeto ulertzeko, jadanik ezagunak diren egokitzapen eta arintze kontzeptuak berrikusiko ditugu. Klima-aldaketarekiko egokitzapenak hau dakar berekin: giza sistemak eta sistema naturalak klima-egoera berrietara egokitzea, haien kalteberatasuna txikitze aldera. Arintzea, berriz, berotegi-efektuko gasen isuriak mugatzeko eta txikitzeko, zein gas horien isurguneak hobetzeko politika eta baliabideei dagokie.
Gaur egun, hitz horiek ez ezik, erresilientzia ere erabiltzen da: «material, mekanismo edo sistema batek bere hasierako egoera berreskuratzeko duen ahalmena, behin eragiten zion perturbazioa amaitzen denean».
Definizio hori hiri-testuinguruan eta klima-aldaketarekin lotuta erabiltzen denean, hiriek fenomeno horri aurre egiteko hartzen dituzten neurriez hitz egin ohi dugu; horrela, bertako biztanleen eta haien ondasunen babesa eta funtzionaltasunaren mantentzea berma daiteke. Kasu hauetan, funtzionaltasunaren mantentzeak, muturreko gertaera klimatikoen edo hondamendi naturalen aurrean, hiri-sistemen funtzionaltasun mantentzearen esanahia hartzen du.
Horretarako, Bilboko Udalak honako ekintza hauek garatzen ditu:
Azken urteotan azpiegiturek eta alerta-sistemek izan dituzten hobekuntzei buruzko estatistikek erakusten duten bezala, ekintza horien helburua giza biktimak murriztea eta inguruko flora eta fauna zaintzea da.
Bilboko Udalak, klima aldaketak eragindako arazoez jabetuta, fenomeno honetara egokitzeko Europako hainbat proiekturekin bat egin du:
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!