Konposta. Mikroorganismoak: gure laguntzaile finak

Gure herri-hirietara edukiontzi marroia iritsi denetik, askoz errazagoa da, denontzat, konposta egiten laguntzea. Materia organikoa zabortegietara eta errauskailuetara eramaten diren hondakinen % 40 da, bolumenez eta pisuz.

Hondakin organikoak aparte bildu – berdin animalia- edo landare-jatorrikoak-, eta kaleko edukiontzi marroira bota. Hondakin horiek konpostaje-plantara eramaten dira, eta, han, tratamendu baten bidez, konpost bihurtzen dira: lorategietan eta baratzeetan erabiltzen den substratu natural bat.

Hobe hondakin naturalak (fruta, barazkiak, arrautza-azalak edo kafea) konposta egiteko erabiltzea, azkenean zabortegira botatzea baino. Konpost-pila batean batu eta kanpoan jarri airetan, eta hondakinak desegin egiten dira eta ongarri natural bihurtu. Zabortegian, airerik gabe, hartzitu egingo dira, eta metanoa isuriko, negutegi-gasetako bat.