BILBOKO UDALAK BAT EGINGO DU ZAPATUAN “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN, JENDEA KLIMA ALDAKETAZ JABEARAZTEKO

2007. urteaz geroztik, martxoaren azken zapatuan “Planetaren Ordua” kanpaina egiten da. WWF erakundeak bultzatuta, helburu hauek ditu: herritarrak klima-aldaketaren ondorio negatiboez kontzientziatzea, atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea murrizteko eskatzea eta ingurumenaren zaintzari balioa ematea.

Urtero legez, Bilboko Udalak bat egingo du ekimen horrekin, eta, bihar, zapatua, martxoak 25, ordubetez, argiak amatatuta egongo dira herriko eraikin eta monumentu enblematikoetan, hala nola, udaletxean, Begoñako basilikan, San Bizente elizan, Aznar eraikinean, San Agustin eraikinean eta Arriaga Antzokian.

Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak dei egiten die herritar, erakunde publiko eta erakunde pribatu guztiei ekimen honi babesa eman diezaioten eta ekimenarekin bat egin dezaten. Bide batez, gogoratu du adituen ustez “hurrengo 7 urteak funtsezkoak izango dira planeten mugen barruan eta 1,5° C-ko klimaren atalasearen azpitik mantentzeko; bestela, atzera bueltarik gabeko ingurumen-degradazioko egoera izango dugu eta klima-aldaketaren inpaktu larri-larriak jasango ditugu”.

Planetaren Ordua mundu-mailako mugimendua da, eta 190 herrialdek eta milioika pertsonak hartzen du parte, 20:30etik 21:30era bitartean etxe, enpresa, eraikin eta monumentu enblematikoenen argiak itzaliz.