ZER DA PLASTIKOSIA? Itsas hegaztiak hiltzen dituen gaixotasuna

Gaixotasun honek, birusek edo bakterioek eragindakoek ez bezala, gizakia du jatorrian: plastikoen kutsadura. Ikerlariek plastikosi deitu diote gaixotasun berri horri, eta hori lotuta dago ingurumenean plastikozko partikulak kontsumitzearekin.

Lehenago egindako txostenetan, gure elikagaietan eta naturan iragazten diren plastikoak irensteko arriskua zegoela esaten zen, baina, orain, beste azterlan batzuetan jakinarazi da plastikoak jateak zer ondorio dituen itsas hegaztietan, hala nola, gabai iluna edo belzkara. Azterlan berri horien arabera, plastikoa irensten denean hegaztien urdailaren lehen zatiari eragiten dio.

Beste hondakin inorganiko batzuek (hala nola pomez-a) ez dute kalterik egiten hegaztien urdailean; aldiz, autopsiek berretsi egiten dute plastikozko piezek digestio-traktua inflamatzen dutela, organoa orbainduta eta deformatuta utziz, eta digestio-, hazkuntza- eta biziraupen-arazoak eragiten dituztela.

Plastikosiak gehien erasaten dituen organoak guruin tubularrak dira, konposatu digestiboak jariatzen dituztenak. Guruin horiek apurka-apurka atrofiatzen dira plastikoak irenstean, harik eta ehun-egitura erabat galdu arte. Horregatik, guruin horiek galduz gero, hegaztiak zaurgarriagoak dira infekzioen eta parasitoen aurrean. Gainera, zailagoa izan daiteke elikagaien bitaminak xurgatzea, eta urdaila ez da hain eraginkorra elikagaiak digeritzeko.

Kumeentzat bereziki, plastikoak jatea hilgarria izan daiteke. Gaixotasuna kume direla garatzearen ondorioz, ezin dute janari askorik digeritu, eta gosez hiltzen dira. Gainera, azterlanek erakusten du kumeen % 90ek plastikoa irensten dutela gurasoek elikatzen dituztenean.

Azterlan berria Australiako espezieetan oinarritzen da, baina ikertzaileek ohartarazten dute litekeena dela gaixotasun horrek planetako espezie gehiago erasotzea, mundu mailan plastikoek duten kutsadura-maila dela eta.

Horregatik, eta ageriko arrazoiengatik, gure biodibertsitatea babestu nahi badugu, garrantzitsua da plastikoak (eta zaborra, oro har) ozeanoetara ez iristea. Beraz, berriro ere, birziklatzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu.