EZ ZURE BURUA TENTALDIRA ERAMAN: ARDURAZ EROSI

Kontsumoaren gizartean bizi gara. Egunean zehar hamaika bider kitzikatzen gaituzte ondasunak eros eta kontsumi ditzagun, beharrik gabe ere. Kontsumo masiboak kontsumismora garamatza, hau da, ondasunen eta zerbitzuen neurriz gaineko eskari eutsiezinera.

Erosketak egiteko orduan, burua erabili: jatorduak planifikatu, erosketa-zerrenda egin eta bero-berotan hobe ez ezer erosi, ez zaitzala itxurak itsu utzi. Egin ezazu produktu eta zerbitzu ekologikoen alde, bidezko merkataritza etikoaren alde, eta efizientzia energetiko altuaren alde.

Ezetz esan behin erabiltzeko produktuei; ezetz esan alferrikako estalkitan bilduta dauden ondasunei.

Edari-ontziak, hobe berrerabilgarriak baino (metala, plastikoa, brickak…).edariak, zukuak, jogurtak, esnea, freskagarriak, kontserbak erostera zoazenean, aukeratu botilan edo beirazko ontzi itzulgarrietan daudenak.