Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu, herritarrak ekosistemak zaintzearen eta ingurumena errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Egun hau 1972an aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Stockholmeko Biltzarraren hasieran: urte hartan, ingurumena izan zen gai nagusia. Garrantzitsua da pertsonak eta komunitateak motibatzea, garapen jasangarrirako eta ingurumenaren babeserako eragile aktibo izan daitezen. Ingurumena babesteko guztion laguntza behar […]


