🚴‍♀️ BIZIKLETAREN MUNDUKO EGUNA 🚴‍♀️

Urtero ekainaren 3an egin bezala, Bizikletaren Munduko Eguna ospatuko dugu, ikusarazteko zein garrantzitsua den garraiobide ekologiko hori edukitzea. Izan ere, bizikleta erabiltzeak kutsaduraren eta klima-aldaketaren ondorioz bizi dugun ingurumen-krisiaren ondorioak arintzen laguntzen du.

Bizikleta garraiobide soila, praktikoa, ekologikoa eta ekonomikoa da; eta, gainera, onuragarria da gure osasunerako. Era berean, gure planetari modu negatiboan eragiten dion kutsadura gutxitzen laguntzen du. Dagoen garraiobiderik jasangarriena da, arrazoi hauengatik:

  • Ez du erregairik kontsumitzen
  • Ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen
  • Autoenak, autobusenak eta abarrenak baino zarata-maila askoz txikiagoak eragiten ditu
  • Berrerabilgarria da

Bizikletaren Munduko Eguna 2018an egin zen lehenengo aldiz, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) dekretua eman eta gero.