BIODIBERTSITATEA, ZERGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA?

Biodibertsitateak (edo dibertsitate biologikoa) inguratu egiten gaitu eta gu haren parte gara.

Milioika urteko bilakaeraren emaitza da. Horregatik, espezieek loturak sortu dituzte elkarren artean, eta interdependentziak sortu. Adibidez, erleen eta loredun landareen arteko mendekotasuna. Horrela, zenbat eta aniztasun handiagoa, orduan eta interdependentzia-harreman gehiago eta hobeak, eta, ondorioz, ekosistema indartsuagoa eta elkarren artean konektatuagoa. Gainera, ekosistemen barruan oreka egotea ahalbidetzen dute, eta horri esker, espezieek (eta ekosistemak) bizirik irautea eta dagokion ekosistemaren barruan harmonian dauden espezie guztientzat modu positiboan garatzea ahalbidetzen da.

Hori funtsezkoa da gizakiaren bizi-iraupenerako. Naturaren pentzura gaude funtsezko baliabide asko lortzeko: elikagaiak, eraikuntzako materialak, beroa, ehun-zuntzak, botiken osagai aktiboak, etab. Naturak, lehen aipatutako polinizazioaz gain, beste bizi-funtzio batzuk ere betetzen ditu: airea, ura eta lurzorua iragaztea, eta uholdeen aurkako babesa ere ematen du.

Lur planetako bizitza, ezagutzen dugun bezala, ezinezkoa izango litzateke funtsezko material eta zerbitzu horiek gabe. Tamalez, naturak eskaintzen diguna alde batera utzi ohi dugu. Gizarte industrializatuetan –halakoxea da gurea- biodibertsitatea bermatuta dagoela eta doakoa eta betiko dela uste dugu. Hala ere, naturan gero eta presio handiagoa egiten dugu. Gizakiaren jarduera asko mehatxu larriak dira espezie askoren existentziarako.

Biodibertsitaterako mehatxuen zerrenda luzea da:

  • Habitatak suntsitzea eta zatikatzea
  • Airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura
  • Gehiegizko arrantza eta baliabideen, basoen eta lurraren gehiegizko ustiapena
  • Espezie ez-autoktonoak edo inbaditzaileak sartzea
  • Gero eta berotegi-efektuko gas gehiago askatzea, klima-aldaketaren kausa izan arren