Gaur egun, elikagai kopuru handi bat zaborretara botatzen da. Horrek eragina du ingurumenean. Munduan ekoizten den janariaren herena alferrik galtzen da. Frutak, barazkiak, esnekiak, haragia eta beste elikagai asko, tonaka, desaprobetxatu egiten dira, alferrik galtzen dira, galdu, banaketan hondatu edo bota egiten dira supermerkatuetan, jatetxeetan, etxeetan, eskola-jantokietan eta abarretan. Elikagaiak zaborretara botatzean, horiek erein, landu, […]


