PLASTIKOZKO POLTSEK INPAKTU ITZELA ERAGITEN DUTE INGURUMENEAN.

Agerikoa da plastikoak ingurumena kutsatzen duela: pilatu egiten da eta urte asko behar ditu degradatzen hasteko. Zenbait plastikok mendeak behar dituzte. Gainera, material batzuek, hala nola plastikozko poltsek, zuzeneko kaltea egiten diete florari eta faunari. Erabilitako poltsa gehienak kontrolik gabe botatzen dira, eta gure hiriak eta ekosistema naturalak kutsatzen dituzte. Horren adibide argi bat da plastikozko poltsek ura kutsatzen dutela, eta horren ondorioz, arrainak eta itsasoko beste animalia batzuk (dortokak, adibidez) hil egiten direla poltsa horiek irensteagatik, eztarrian trabatzeagatik, urkatzeagatik eta abarrengatik.

Era berean, plastikozko poltsak fabrikatzeko energia kantitate handia behar da, eta petroliotik eratorritako substantziez eginda daude. Substantzia horiek mende erdi baino gehiago iraun dezakete degradatu arte. Gainera, poltsa seriegrafiatuek hondakin toxikoak izan ditzakete.

Zer egin dezaket plastikozko poltsen erabilera/kontsumoa murrizteko?

  • Erosketa egiterakoan, eraman oihalezko poltsa, plastikozko poltsarik ez erabiltzeko.
  • Poltsak behar bezala birziklatu.
  • Lurrean edo uretan plastikozko poltsarik ikusten baduzu, hartu eta bota dagokion edukiontzira.
  • Plastikozko poltsen arazoaz eta birziklatzearen garrantziaz jabetzen lagundu beste pertsona batzuei.