Tenperatura altuak izan ditugun urte honetan, badirudi udagoiena iritsi zaigula. Ohi baino beranduago iritsi bada ere, hemen da. Hostoak kolorez aldatzen eta zuhaitzetatik erortzen hasiak dira. Argazkian -San Ignazion egindakoa-, astigarren familiako zuhaitzen hostoen kolore-aldaketa ikus dezakegu, pasealekuan. Hosto batzuk lurrera nola erori diren ere ikus dezakegu.


