Noticias

BALKOIAK BERDATZEKO TAILERRA

Balkoiak, patioak eta terrazak leku ezin hobeak dira gure bizi-kalitatea eta uriarena hobetuko duten espazio natural txikiak sortzeko. Gure etxeak kolorez eta formaz edertzeaz eta gure inguruneak freskatzeaz gain, naturara hurbiltzen gaituzte, uriko intsektu polinizatzaileei, fauna lagungarriari eta hegazti txikiei elikagaiak eta babesa eskaintzen baitizkiete. Lorezaintza ekologikoan hasi ahal izateko, tailer batzuk antolatu ditugu. Tailer […]

Gehiago irakurri →

ZATOZ BILBOKO ENARAK EZAGUTZERA!

2023/05/16 HITZALDIA BILBON. Asteartean, maiatzak 16, 19:00tan La Bolsa zentroan (Alde zaharran). Hitzaldi honetan Bilboko enarei buruz hitz egingo dugu. Gurean dauden espezieak ezagutuko ditugu, eta haien arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu. Hegazti intsektujale horiek babesteko, ezagutu Bilbon martxan jarriko dugun proiektua eta parte hartu. Zatoz eta ezagutu proiektu hau! https://aranzadi-enarak.eus/

Gehiago irakurri →

ETIKETA EKOLOGIKO EUROPARRA DUTEN OSTATUAK ALTERNATIBA JASANGARRIAK DIRA OPORRAK IGAROTZEKO

Ingurumen-inpaktu txikia duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko ziurtagiria da EBko Etiketa Ekologikoa. Ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak bereizten laguntzen die etiketa horrek kontsumitzaileei. Europako etiketa ekologikoa duten ostatuak eta turismo-sektore tradizionaleko ostatuak bereizten dituzten faktoreen artean, honako hauek daude: Ura eta energia aurreztea Energia berriztagarrien erabilera Arkitektura bioklimatikoa Hondakinak murriztea eta behar bezala kudeatzea. […]

Gehiago irakurri →

KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO BOST USTE USTEL

Klima-aldaketa, alderdi askotan, gaizki interpretatu da denborak aurrera egin ahala, eta garrantzitsua da honako uste hauek argitzea: Klima-aldaketa ez da existitzen IPCC izeneko zientzialari talde handi batek mende herena darama ingurumen-arazo hori ikertzen. Gainera, zientzialariek diote klima aldatzen ari dela, eta aldaketa hori geldiarazteko neurriak hartu behar direla. Ozono-geruzaren zuloa da klima-aldaketaren kausa Bi arazo […]

Gehiago irakurri →

ENERGIA NEURRIZ KONTSUMITU

Energiaren sorrerak ingurumen-inpaktua dakar. Horregatik, energia aurreztea lagungarria da ingurumen-inpaktua murrizteko, eta berotze globalaren eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten laguntzen du. Era berean, energia-eraginkortasuneko ekintzekin energia-gastuak murrizten dira. Gogoratu: ez dago energia garbiagorik eta merkeagorik, kontsumitzen ez dena baino. Pertsianak eta gortinak irekitzen badituzu, argi gehiago sartuko da eta, horrela, argi naturala aprobetxatuko duzu. Energia […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!