BALKOIAK BERDATZEKO TAILERRA

Balkoiak, patioak eta terrazak leku ezin hobeak dira gure bizi-kalitatea eta uriarena hobetuko duten espazio natural txikiak sortzeko.

Gure etxeak kolorez eta formaz edertzeaz eta gure inguruneak freskatzeaz gain, naturara hurbiltzen gaituzte, uriko intsektu polinizatzaileei, fauna lagungarriari eta hegazti txikiei elikagaiak eta babesa eskaintzen baitizkiete.

Lorezaintza ekologikoan hasi ahal izateko, tailer batzuk antolatu ditugu. Tailer horietan, lorezaintzaren onurak zertan diren ikasiko duzu, eta, landareekin, gure lehioak eta balkoiak berdatzen has gaitezke.

Tailer bakoitzak 2 prestakuntza-saio ditu.

1.TAILERRA

Eguena, 2023/05/18: 18:00 – 19:30 Deustuko Udaltegian

Zapatua, 2023/05/20: 11:00 – 12:30 Artxanda Udal Baratzetan

2.TAILERRA

Eguena, 2023/05/25: 18:00 – 19:30 Deustuko Udaltegian

Martitzena, 2023/05/30: 11:00 – 12:30 Artxanda Udal Baratzetan

Doako tailerra.

Izen-emateak, eskaera egiten den hurrenkeran, leku guztiak bete arte.

Inskripzioei buruzko informazioa:

Telefonoa: 944 204 366

Mail: agenda21@bilbao.eus