KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO BOST USTE USTEL

Klima-aldaketa, alderdi askotan, gaizki interpretatu da denborak aurrera egin ahala, eta garrantzitsua da honako uste hauek argitzea:

  1. Klima-aldaketa ez da existitzen

IPCC izeneko zientzialari talde handi batek mende herena darama ingurumen-arazo hori ikertzen. Gainera, zientzialariek diote klima aldatzen ari dela, eta aldaketa hori geldiarazteko neurriak hartu behar direla.

  1. Ozono-geruzaren zuloa da klima-aldaketaren kausa

Bi arazo horiek atmosferarekin lotuta daude, baina klima-aldaketa ez du ozono-geruzaren zuloak eragin, giza jarduerek, erregai fosilak erretzean  eragindako berotegi-efektuko gasen gehikuntzak baizik (energia elektrikoa, garraioa, aire girotua, materialen fabrikazioa).

  1. Ezin dugu klima-aldaketa geldiarazi

Badakigu klima-aldaketa arazo globala dela. Hain arazo handia izateak ez du esan nahi arazoa konpontzeko ezer egin ezin dugunik. Eguneroko bizimoduan CO2 gutxiago isur dezakegu keinu txikiekin. Horretarako, ezinbestekoa da ohiturak aldatzea.

Etxeko elektrizitate-kontsumoa murrizten badugu, erosketak egitean ontzi gutxi dituzten edo ontziratu gabe dauden produktuak aukeratzen baditugu, kontsumo txikiko bonbillak erabiltzen baditugu, berogailuaren termostatoa erregulatzen badugu eta etxean sortutako hondakinak birziklatzen baditugu, lortuko dugu zentralek hainbeste orduz funtzionatu beharrik ez izatea. Gainera, inguratzen gaituen jendeak ikusiko du keinu sinple horiekin klima-aldaketa saihestu daitekeela.

  1. Berotegi-efektua ingurumen-arazo bat da

Berotegi-efektua modu naturalean gertatzen den fenomenoa da, eta planeta osoan 15ºC-ko batez besteko tenperatura egotea ahalbidetzen du. Fenomeno hori gabe, Lurrean ez litzateke bizitzarik izango.

Berotegi-efektuko gasen gehikuntzak eragiten ditu kalteak ingurumenean. Giza jardueren ondorioz (etxeko kontsumoa, garraioa, elektrizitate-sorkuntza),  atmosferara isurtzen den gas-kopuruak gora egiten du. Gas gehigarri horiek berotze globala eta klima-aldaketa eragiten dituzte.

  1. Gobernu zentrala da klima-aldaketa benetan saihestu dezakeen arduradun politiko bakarra

Administrazio zentralak, erkidegoko eta tokiko administrazioek dute gai horren arloko eskumena, eta erantzukizun-maila desberdinak dituzte. Toki-administrazioak garrantzi handia du.