Udal baratze ekologikoak

Ekimen honi esker, auzotarrek lurra ekologikoki landu ahal izango dute, lortutakoa beren kontsumorako erabili eta naturako espazio estrategiko txikiak sortu, ingurumen-heziketako kanpainak garatzeko.

Bilboko Udalak bere herritarrei eta taldeei laga dizkie Udalaren sail hauek norbere kontsumorako barazkiak ereiteko eta, batez ere, ingurumen heziketa hedatzeko lagungarria izango den esperientzia hartzeko -biodibertsitatea sustatzeko estrategiak nahi bezala-, jokabide parte hartzaileak eta arduratsuak sortu daitezen. Hori dela eta, hasieran nahitaez jaso beharko dute prestakuntza praktikoa; nekazaritza ekologikoari buruzkoa izango da eta Udalak antolatuko ditu saioak.

Esperientzia honen bidez elikadura osasungarriaren garrantziaz kontzientziatu nahi da, osasun ona mantentzeko duen garrantzia azpimarratu nahi da eta jarduera ludiko-hezitzaile alternatiboak sustatu nahi dira adin guztietako jendearentzat; jarduera hauek inguru naturala sustatzen dute eta garapen jasangarria bultza ere bai.

Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bidez, mota honetako aisia eta gertutasuneko espazioak sortzen jarraitu nahi du, bizitza soziala kohesionatzen eta dinamizatzen laguntzeko eta auzoan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzeko.