ZENBAT DENBORA BEHAR DA KONTSUMITZEN DUZUNA DESKONPOSATZEKO?

Birziklatzen dugunean, hondakinak ez dira ozeanoetara eta basoetara botatzen, eta, era berean, saihesten dugu zenbait habitat kutsatzea. Badakizu zenbat denbora behar den plastikozko botila bat degradatzeko? eta maskarak? Jarraitu irakurtzen, eta jakingo duzu egunero erabiltzen dituzun materialek zenbat denbora behar duten deskonposatzeko.

  • HONDAKIN ORGANIKOAK: 4 ASTERA ARTE. Ongarri gisa ere balio dute, eta aste batzuk behar dituzte degradatzeko.
  • PAPERA ETA KARTOIA: URTEBETE BAINO GUTXIAGO. Zelulosaz osatuta daude, eta, beraz, ez dira arazo naturarentzat, eta deskonposatzeko denbora gutxi behar dute. Giro euritsua bada eta materiala gainazalean badago, degradazioa bizkortu egingo da. Arazoa dator tintak erabiltzen direnean eta, batez ere, zuhaitzak mozten direlako.
  • TXIKLEA: 5 URTE. Kontsumitu eta bota ondoren, txiklearen material gomotsua gogortu egiten da oxigenoarekin. Urteak behar dira txiklearen plastiko gogorra apurtzen hasteko eta desagertzeko.
  • ALUMINIOA: 10 URTE. Hamar urte behar ditu naturak freskarri-lata bat burdina-oxido bihurtzeko; denbora asko izateaz gain, arriskutsua da. Latak beste material batzuez estalita daude (eztainua eta berniza), eta, horren ondorioz, degradazio-prozesua motelagoa da.
  • ZIGARROKINAK: 12 URTE. Zelulosa-azetatoz eginak daude. Bakterioentzat deskonposatzen zaila den materiala da, eta, beraz, urteak behar izaten dituzte degradatzeko.
  • TETRABRIKAK: 40 URTE. Ontzi horiek zelulosaz, polietilenoz eta aluminioz eginda daude. Aluminiozko oinarriak moteltzen du deskonposizio-prozesua.
  • PLASTIKOA: 100-1000 URTE. Plastikozko poltsak dentsitate txikiko polietilenoarekin fabrikatzen dira. Mende bat baino gehiago behar dute erabat deskonposatzeko. Hala ere, plastikozko botilak, lurperatuta badaude, 1.000 urtera arte egon daitezke degradatu barik.
  • PILAK: 500-1000 URTE. Kutsatzaile handienetako bat. Pilaren babes-geruza askatzean, barruan dauden metalak askatzen dira (horien artean, merkurioa).
  • BEIRA: 000 URTERA ARTE. Harearen eta kaltzio eta sodio karbonatoen nahasketa da beira. Edozein izanik ere beiraren tamaina eta forma (botila, edalontzia, etab.), lurzoruko mikroorganismoentzat ez da erraza hura deskonposatzea.
  • MASKARAK: 400 URTERA ARTE. Pandemian ezinbestekoa, maskarak masiboki erabiltzeak ingurumen-inpaktu handia dauka. Lurrera botatzen badira, maskara higieniko arrunt batek 400 urtera arte iraun dezake degradatu barik.