Udal-ekintzak
Energia

ERANTZUN LABURRA

Bilboko Udalak, hiri-ikuspegitik, hainbat neurri har daitezkela klima-aldaketari aurre egiteko ulertzen du. Hona hemen nagusietako bi: energia sortzeko eredua iturri berriztagarrietan eta energia-eraginkortasun handian oinarritzen hastea, eta elektromugikortasuna edo mugikortasun elektrikoa sustatzea.

Zentzu horretan, Udalak helburu batzuk zehaztu, eta hauek lortzeko ekintzak garatu ditu. Hona hemen adibide batzuk:

  • Bilbo 2020 energia iraunkorrerako ekintza plana.
  • Energia berriztagarrien hornidura duten udal etxe kopurua handitzea.
  • Ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko puntuak instalatzea.
  • LED lanpara automatikoen instalazio elektrikoak.
  • Errendimendu txikiko galdaren ordez kondentsazio-instalazioak jartzea.
  • Erregailuak gailu modulatzaileekin ordeztea.

ERANTZUN LUZEA

Alkateen Ituna sinatzearekin batera, Udalak bere BEG emisioak gutxienez % 20 murrizteko konpromisoa hartu zuen 2020. urterako, 2005. urtearekin alderatuta. Gainera, Udalak ezarritako plan ezberdinekin, Bilboko udalerriaren plangintzak energia aurrezteko eta iraunkortasunaren kulturaren aldeko apustua egin du. Horretarako, herritarren sentsibilizazioa eta Udalaren klima-aldaketaren aurkako ekintza batzuen sendotzea eta beste batzuen sorrera erabiliz.

Horrek 2030. urterako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzen laguntzen du, hurrengoak bereziki: GIH 7 (Energia eskuragarria eta kutsagabea), 11 (Hiri eta komunitate iraunkorrak) eta 13 (Klimaren aldeko ekintza).

Udalak energia-trantsizio iraunkorraren inguruan dituen ekintzak hobeto ulertzeko, adibide hauek berrikusiko ditugu:

Helburuak eta ekintzak

Udal-eraikinen sarean, energia aurrezteko plan bat dago martxan. Eragindako zerbitzuaren arabera, jarduketa hauek hartzen ditu barne:

  • Instalazio elektrikoak:
    • Ohiko lanparen edo argien ordez LED motakoak
    • Presentzia-detektagailuak instalatzea, argiak automatikoki pizteko eta itzaltzeko.
  • Berokuntza-instalazioak:
    • Errendimendu txikiko galdaren ordez kondentsazio-instalazioak ipintzea.
    • Erregailuak kendu eta gailu modulatzaileak jartzea.

Beste ekintza batzuk:

  • Gero eta eraikin gehiagok ISO 50001 ziurtagiri energetikoak
  • Eraikinen eraginkortasun energetikoa eta Bilboko Udal Etxebizitzen irisgarritasun baldintzak hobetu dira.
  • Argiteria publikoan eta udal zerbitzu desberdinetarako makineria eta tresneria erosteko energiaren eraginkortasun irizpideak sartu dira.

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!