Ez bota mugikorra. Eduki zurekin ahalik eta denbora luzeen

Kontsolak, ordenagailuak eta mugikorrak egiteko mineral asko behar dira (kobrea, kobaltoa, beruna…) eta horien eskaria gero eta gehiago hazten ari da. Mineral horiek dituzten meategiak planeta guztian zehar daude eta horiek ustiatzeak eragin handia du ingurumenean.

Koltana izeneko mineral ospetsua Kongoko Errepublikatik ateratzen da eta bertako Kivu lakuko biodibertsitate aparta arriskuan dago: azken gorilen, elefanteen, okapien, eta abarren legez kontrako ehiza meatzariak elikatzeko; deforestazio izugarria eraikuntzarako eta berogailuetarako erregaia egiteko egurra lortzeko; meategiak handitzeko, higadura, lurra, ura eta atmosfera kusatzea… Eta zer esanik ez gatazka armatuei buruz.

Mugikorra edo ordenagailu eramangarria aldatzera zoazen hurrengoan pentsa ezazu ondo.