ERRIBERAKO MERKATUAK BIZIKLETA ELEKTRIKOA AUKERATU DU, ETXEZ-ETXEKO BANAKETA JASANGARRIRAKO

  • Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak martxan jarri duen ekimenak bat egiten du Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, hirian bizikleta erabiltzearen alde egin duen apustuarekin.
  • Zerbitzu berriaren helburua isurketa kutsagarriak murriztea, energiaren kontsumoa aurreztea eta energia berriztagarriak sustatzea da.
  • Osasun eta Kontsumo Sailak etxez-etxeko banaketan bizikleta elektrikoa erabiltzea abalatzen du, eta Erriberako Merkatuak ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde duen apustuaren, ekarpenaren eta konpromisoaren beste pauso bat da.

 

Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasun, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarri Politika Koordinatzaileak; Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak; eta Asier Beato Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteko presidenteak, udal merkatuak bizikleta elektriko bitartez eskaintzen duen etxez-etxeko banaketa zerbitzu berria aurkeztu dute gaur goizean Erriberako Merkatuan.

Dagoeneko erabat martxan dagoen zerbitzu berriaren helburua isurketa kutsagarriak murriztea, energiaren kontsumoa aurreztea eta energia berriztagarriak sustatzea da; hau da, gas eta partikula isurketa hutsa da.

Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak martxan jarri duen ekimenak bat egiten du Bilboko Udalak, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, hirian bizikleta erabiltzearen alde egin duen apustuarekin.

Batez ere pertsonen osasuna eta bizitza kalitatea hobetzera zuzenduta dagoen, eta hauen bitartez garatzen ari den udalaren mugikortasun politika jasangarria: Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP-PMUS); “Bilbao 30” ekimenaren bitartez trafikoa baretzea; Txirrindularitza Planaren gauzatzea; edo udal bizikleta zerbitzuaren (Bilbaobizi) elektrifikazioa.

Aurkezpen ekitaldian, Alfonso Gilek eskertu egin die merkatuko merkatariei horrelako proiektu bat bultzatuz bizikletaren erabilera sustatzearekin erakutsi duten konpromisoa. “Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egingo duten horrelako ekimen eta ekintza gehiago behar ditugu, horietan baitago gure hiriaren etorkizuneko hiri garapena, eta eragin positibo zuzena dutelako herritar guztien osasunean eta bizitza kalitatean”, adierazi du.

Horrez gain, zerbitzu berria martxan jarri izanak indartu egiten du Osasun eta Kontsumo Sailak elikadura arduratsua eta osasungarria bultzatzeko eta sustatzeko duen helburua. Horretarako, kalitate maila oneneko produktuak saltzen ditu, Erriberako Merkatuaren bermeari ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde egiten duen ekarpena eta hartzen duen konpromisoa gehituz.