Erleen Munduko Eguna

Gaur, Erleen Munduko Eguna da, intsektu polinizatzaile horien garrantziaz jabetzeko, jakiteko zer nolako onurak egiten dizkioten planetari eta zein mehatxuri egin behar dieten aurre.

Erleak intsektu sozialak dira, funtsezkoak Lurrean bizitza egoteko, polinizatzaile diren aldetik; izan ere, mundu osoko landareen % 85a eurei esker ugaltzen da, (besteak beste, laboreak). Hala ere, oso garrantzitsuak izan arren, gero eta mehatxu handiagoak dituzte giza jardueren ondorioz; beste polinizatzaile batzuei ere, hala nola tximeletei, saguzarrei eta kolibriei, berdin gertatzen zaie.

Mehatxuetako batzuk plagizidak erabiltzea dira, erleentzat ezinbestekoak diren landare askori eragiten dietenak; pestizidak; lurraren erabileran izandako aldaketak eta habitat-galera; espezie inbaditzaileak eta klima-aldaketa.  Kalkulatzen da basaerle-espezieen % 25 inguru galdu dela azken hamarkadetan.

Erleek ez dute beste barik zizt egiten, mehatxatuta daudenean bakarrik. Beraz, lasai uzten baditugu, ez dira arriskutsuak gizakiarentzat.