Eragin pedalei, osasun hobea eta negutegi-gas gutxiago

Bizikleta badarabilzu garraio-modu gisa, negutegi-gasen metaketa arintzen lagun dezakezu. Hiri barruan, bizikleta da garraio-modu eraginkorrena eta merkeena, argi eta garbi. Automobilean baino bizkorrago iritsiko zara, erregairik gabe.

Gainera, bizikletan ibiltzen denak, orokorrean, osasun hobea izaten du. Pedalei eragiteak sistema inmunologikoa hobetzen du, bizkarreko minei aurrea hartzen die, artikulazioak babestu eta bihotzekoa izateko arriskua % 50 murriztu.

Eta berotegi-gasak? Oinez eta bizikletaz, kilometro bakoitzeko 0 gramo CO2 isurtzen dugu; autobusez, trenez edo tranbiaz, 50; eta automobilean bakarrik goazela, 200.

Bizikletak ez du energiarik kontsumitzen, ez da garestia eta osasungarria da.

Aprobetxatu eguraldi ona eta ibili bizikletaz!