Ba al dago atmosferako CO2a “xurgatzerik”?

2009an, Suitza Climeworks enpresa sortu zen. Enpresa horren helburua da CO2a atmosferatik zuzenean atzitzea, berotegi-efektua murrizten laguntzeko. Itxura batean, ideia horrek arrakasta izateko aukera gutxi zituen. Iazko irailera arte, “Orca” estazioa munduko atzitze-plantarik handiena izan zen, 4.000 tona CO2 xurgatzeko gai. Islandian instalazio berri bat eraikitzen ari dira. Hala ere, hilabete gutxi barru, bertsio berri bat jarriko dute martxan: “Mammoth” du izena eta Orca baino bederatzi aldiz karbono dioxido gehiago atzitzeko gaitasuna izango du.

Gaur egun, CO2 atzitzeko 20 instalazio inguru daude mundu osoan. Hala ere, oraingoz, guztien jarduera batuta ez da nahikoa berotegi-efektuko gasei aurre egiteko. Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) arabera, planetatik berotegi-efektuko gasak desagerrarazi ahal izateko, urtean milioi bat karbono dioxido xurgatzeko gai diren instalazioak beharko dira. Mammothek 36.000 tona xurgatzeko gaitasuna izango du, eta, beraz, helburutik urrun dago, baina aurrerapen handia da ingurumenerako.

Teknologia horren arazo nagusia da energia-kantitate handiak behar dituztela funtzionatzeko. Orcaren eta Mammothen kasuan, energia berriztagarriz hornitu daitezke, Islandiako Hellisheide parke geotermikoan baitaude kokatuta. Horrela, CO2 atzitzeko instalazio horiek ez dute inolako emisio kutsatzailerik eragiten.