BILBOKO UDALAK LEHEN IBILGAILU HIBRIDOAK ESKURATU DITU BILBOBUSEN IBILGAILU MULTZORAKO Udalak 550.000 euro baino gehiago ezarri ditu autobus berri horietarako, eta, hala, isurpenak gutxituko dira. Ibilgailu berriekin, zerbitzu emango zaie 77 eta 85 lineei. Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak bi ibilgailu elektriko eskuratu zituen ibilgailuen multzorako 2016an, eta beste bi 2017an, eta, urtea amaitu aurretik, beste […]
Bilboko Udalak urteak daramatza edukiontziak jartzen Bilboko kaleetan, gero eta gehiago birziklatzea lortzeko asmoz. Era berean, laster jarriko dira uri osoan gai organikoetarako edukiontzi marroiak. Duela hamabost egun abian jarri zen beste zerbitzu bat herritarrek hondakinak birziklatu eta berriro erabili ahal izateko. Langilerik gabeko puntu garbi mugikorretan edo Bilbogarbi mugikorra deritzenetan, kalean edukiontzi aproposa ez […]
Bilboko Udalak abian jarri du herritarrek birziklatzeko eta hondakinak berriro erabili ahal izateko zerbitzu berria: langilerik gabeko puntu garbi mugikorra, Bilbogarbi mugikorra ere deitua. Puntu mugikor horietan kalean edukiontzi aproposa ez dutelako Bilbogarbietara eraman beharreko zenbait material bota ahalko dituzte herritarrek. Bilbogarbi mugikor hauetan material hauek bota ditzakete herritarrek: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, […]
Hondakin organikoen bilketarako azken edukiontzioak udazkenean jarriko dira. Guztira, urian han eta hemen 1.500 edukiontzi marroi berri jartzen ari dira. Orain arte informazio-kanpaina egin eta edukiontziak jarri dira, halakorik ez zuten barrutietan (5. Barrutitik 8. Barrutira). Bihar hasiko da hondakin organikoak birziklatzeari buruzko informazio-kanpainaren azken fasea eta 1., 2., 3. eta 4. Barrutietako edukiontziak aldatzen […]
Bilboko Udalak garbiketa zerbitzuko ibilgailuen % 80 berritu du; 16 ibilgailu-mota eta martxoan estreinatu ziren makinak eta kale-garbitzeko makinak gehitu ditu zerbitzura. Garbiketako 251 ibilgailutik berrehun eta bat berrituko dira. Ibilgailu berriak jasangarriagoak, isilagoak eta seguruagoak izango dira; gainera, askoz ur gutxiago erabiltzen dute. Garbiketako ibilgailuen % 25 elektrikoak dira. Bilboko Udalak eguneko tratamendu bikoitza […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

