Hondakin organikoak birziklatzeko edukiontzi marroi guztiak jarriko dira Bilbon

Hondakin organikoen bilketarako azken edukiontzioak udazkenean jarriko dira. Guztira, urian han eta hemen 1.500 edukiontzi marroi berri jartzen ari dira. Orain arte informazio-kanpaina egin eta edukiontziak jarri dira, halakorik ez zuten barrutietan (5. Barrutitik 8. Barrutira).

Bihar hasiko da hondakin organikoak birziklatzeari buruzko informazio-kanpainaren azken fasea eta 1., 2., 3. eta 4. Barrutietako edukiontziak aldatzen hasiko dira. Infomazio-kanpaina kalean egongo da auzo horietako puntu batzuetan (plazak, kaleak eta jendea ibiltzen den tokiak) azaroaren 20ra arte, eta puntu finko bat ere izango da kasuan kasuko Barrutiko Udaltegian. Gainera, barruti bakoitzean egongo den 15 egunetan, gai organikoak birziklatzeari buruzko informazio-hitzaldiak eta hitzaldi didaktikoak emango dira .

Bilboko Udalak uri osora zabaldu nahi du edukiontzi marroiaren erabilpena. Uda aurretik, edukiontzi marraoiak jarri ziren halakorik ez zuten barrutietan (5., 6., 7. eta 8. barrutiak) eta orain, 1., 2., 3. eta 4. Barrutietan aldatu egingo dira. Lehendik halakorik ez zuten lekuetan, edukiontzi berriak jartzen ari dira eta horrela, bizrziklatze-puntu gehiago dago. Edukiontzi berriek egungoek baino edukiera handiagoa dute (1.100 litro izatetik 1.800 izatera pasatzen dira) eta sofistikatuagoak dira, irekiera elektronikoa baitute.

Dagoeneko hondakin organikoak birziklatzen ari diren familiek egun duten giltza eman behar dute, eta haren ordez edukiontzi berriak irekitzeko txartel elektronikoa emango zaie. Txartelak edukiontzia zabaltzeko ez ezik, material organikorako poltsak doan jasotzeko ere balioko du. Poltsak, barrutietan horiek banatzeko jarritako makina batzuetan egongo dira.

Bestalde, hondakin organikoa birziklatzen hasi nahi duten familiek familiek birziklatze-kita eskuratuko dute; hau da, zakarrontzia, poltsa biodegradagarriak, txartela eta birzikla daitezkeen produktuak adierazten dituen imana. Horrela, herritarrek hondakin organikoak bereizita bota ahalko dituzte edukiontzi marroian.

Helburua da ahalik eta familia gehienek, hala nahi dutelako, parte hartzea lortu nahi da, edukiontzi marroian etxean sortutako hondakin organikoak bereizita utziz.

Oraingoz, Bilbon 22.500 familia dira dagoeneko edukiontzi marroia erabili eta hondakin organikoak birziklatzeko konpromisoa hartuta dutenak. Urtarrilaren hasieran, 9.027 familia ziren; hortaz, % 150eko igoera gertatu da. Era berean, 279 ekoizle handi dago (fruta-dendak, lore-dendak eta ikastetxeak); Bilboko ekoizle handien % 70 dira horiek. Ekoizle handi horien hondakin gehienak organikoak dira.

Iaz 586.199 kilo hondakin organiko jaso ziren. Edukiontzi horiek Bilbo osoan jarri eta gai organikoa birziklatzeko interesaturik dagoen familia-kopurua handituta, 3.600.000 kilo ingurura heltzea espero da.

Gure zabor-poltsetan egoten denaren % 40 hondakin organikoak izaten dira eta horiek birzikla daitezke konposta lortzeko; eta tratamendu mekaniko biologikoko instalazioetara eraman ditzakete.

INFORMAZIO KANPAINA

Informazio-kanpaina apirilaren 30ean hasi zen hondakin organikoa birziklatzeko aukerarik ez zuten auzoetan. Orain kanpaina horren azken fasean gaude. Egun eta leku hauetan egingo da:

  • 1. barrutian, urriaren 1etik 15era
  • 2. barrutian, urriaren 16tik 25era
  • 3. barrutian, urriaren 26tik azaroaren 7ra
  • 4. barrutian, azaroaren 8tik 20ra

Hauek osatzen dute informazio-kanpaina:

  • Puntu finkoak, barrutietako udaltegietan. Informazio orokorra emateko stand bat egongo da. Barruti bakoitzari dagozkion egunetan hezitzaile bat egongo da eta informazio-materiala banatuko du hondakin organikoak ahalik gehien bereizita utz dezatela errazteko parte hartu nahi duten pertsona guztiei. Horrez gain, doan banatuko dituzte gai organikoak egoki birziklatzeko beharrezko materialak: zakarrontzia, poltsa biodegradagarriak, txartel pertsonala eta, nobedade modura, birzikla daitezkeen produktu guztiak adierazten dituen imana.
  • Puntu mugikorrak, auzoetako kaleetan eta plazetan. Ezaugarri bereziak dituzten ibilgailu bi uriko hainbat lekutara joango dira eta gai organikoak egoki birziklatzeko beharrezko materialak banatuko dituzte. Puntu horietan ingurumen-arloko hezitzaileak egongo dira eta, informazioa emateaz gain, materiala banatuko diete interesdun guztiei hondakin organikoak ahalik gehien bereizita utz dezatela errazteko.
  • Bilbobus bidezko publizitate-kanpaina, herritarrak hondakin organikoa birziklatzeaz kontzientziatzeko eta birziklatzera animatzeko.
  • Etxebizitza guztietara bidaliko dute barruti bakoitzeko esku-orria, informazio-puntu finko eta mugikorren egunak, orduak eta lekuak azaltzeko.

Barruti bakoitzean barrutietako udaltegietako puntu finkoetara edo puntu mugikor batera joan diren eta birziklatzeko kit bat jaso duten pertsonen artean tablet baten zozketa bat egingo da, barruti bakoitzeko. Kanpainarekin bat egiten duen etxebizitza bakoitzari emandako txartel pertsonalizatuaren zenbakia erabiliko da zozketa egiteko.

ZEIN HONDAKIN BOTA DAITEZKE EDUKIONTZI MARROIRA?

Jatorri begetaleko hondakin organikoak dira –kozinatuak ala kozinatu gabeak- edukiontzi marroian bota daitezkeenak. Esate baterako, hauek:

  • Fruta, barazki, lekale, ortuari, pasta, arroz, ogi, gaileta eta opilen hondakinak, baita fruta-hezur, lore eta landare-hondakinak, alpistea, ortuko hondakinak, belarra eta inausketen hondakin zatikatuak.
  • Sukaldeko paper, paperezko ezpainzapi, arrautza-ontzi eta uhin-kartoi zikinak (garbi egonez gero, papera eta kartoia biltzeko edukiontzi urdinean bota behar dira).
  • Infusio eta kafe-hondarrak eta infusio-poltsatxoak.
  • Fruitu lehorren azalak.
  • Kortxozko tapoiak.

ZER EZ DA BOTA BEHAR?

  • Haragi, arrain eta itsaskien hondarrak.
  • Olioa eta bestelako likidoak.
  • Zigarrokinak eta hautsontzietako hondakinak.
  • Fardelak, konpresak eta gorotzak.
  • Xurgagailuko edo inarra pasatutakoan bildutako hondarrak.
  • Konposta egiteko balio ez duten materialak: beira, plastikoa, metala, brikak,…
  • Arrautza-azala, gazta, etxeko animalien janaria.
  • Plastikozko tapoiak, erretxinak.
  • Lorontzietako lurra eta turba.
  • KONTUZ! Gai organikoa ezin da plastikozko poltsetan bota edukiontzira. Konposta egiteko balio duten poltsak, eta horiek bakarrik, erabili behar dira. (Edukiontzia zabaltzeko txartelarekin poltsa horiek ere eskuratu ahal izango ditugu, dohainik, barrutietako udaltegietan).

Urian egongo diren 1500 edukiontzietan ere azalduta egongo da modu grafikoan edukiontzian zer bota daitekeen edo zer ezin daitekeen bota.

Oraingo bizimoduaren eta kontsumo-ohituren ondorioz hondakin kopuru handia sortzen dugu egunero. Gizarteak dituen erronken artean hondakinen kudeaketa egokia egitea da, ingurumena zaintzeko eta kudeaketa jasangarria izateko. Helburua, Europak ezarritakoarekin bat etorrita, 2020an hondakinen % 50 birziklatzea da. Bilboko Udalak horretarako lehen urratsa emango du, uri guztian hondar organikoak bereizita bilduz eta horretarako herritarrei beharrezko materialak emanez. Hala ere, herritarren konpromisoa eta parte-hartzea ezinbestekoa da horretarako.

Informazio gehiago:

www.kaixorganikoa.com
info@kaixorganikoa.com
900 456 888 telefonoa (astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara