Ziurtagiri energetikoa ezinbestekoa da etxebizitza saltzeko edo alokatzeko. Han duzu zehazturik zenbat CO2 isurtzen duen salgai edo errentagai dagoen dena delako etxebizitzak. Ziurtagiri energetikoaren edukia etiketa energetikoan dago laburturik. Itxuraz, etxetresna elektrikoen etiketa energetikoaren antzekoa da. Ziurtagiri energetikak isurketetan eta kontsumoan etxebizitzari zer kalifikazio eman dion adierazten du, kolore- mailaketa bat erabiliz, A-tik hasita (efizienteena) […]
BILBOK LAGUNTZA-LERRO BAT JARRI DU ABIAN HIRI OSOAN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO JARDUERETARAKO
Hiria Berroneratzeko Arloak 200.000 euroko aurrekontu-partida bideratuko du plan horretara. “Linea Berdea izenekoa. Etxebizitza Birgaitzeko Laguntzak” dokumentuaren helburua Bilboko bizitegi-erabilerako eraikinen eta etxebizitzen birgaitze-lanak sustatzea da, energia-eraginkortasuneko irizpideekin. Gainera, etxebizitzetako obra txikietarako hirugarren Renove Planaren deialdi irekiak (800.000 euro) energia-eraginkortasuna hobetzeko jardueretarako laguntzak ere jasotzen ditu. Informazio gehiagorako 👉 .
Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak autobus % 100 elektriko bat aurkeztu du gaur, eta bihar Bilbobusen flotako beste bat izango da, San Mames – Arabella lineako zerbitzua emango duena. Irizar ie Tram modelo bat da, zero isuri eragiten dituen ibilgailu bat, tranbia baten estetika duena, eta Bilbobusek lehendik zeuzkan 11 unitate elektrikoei eta 83 hibridoei gehituko zaie. “Bilbobus berri hau bere […]
Bilboko Udala eta Triesteko (Italia) portu-agintaritza liderrak dira Europako Batzordearen Horizonte 2020 programaren barruan sartutako proiektu honetan. POSIDON proiektuaren helburua da konponbide berritzaile eta jasangarriak bilatzea lur industrialetako lurpeko urak saneatzeko eta lurzoruak deskontaminatzeko. Aukeratutako teknologia berritzaile horiek Zorrotzaurreko uharteko bi lekutan probatuko dira, 12 hilabetez, gutxi gorabehera. Urtarrilaren 27an hasi zen POSIDON proiektuaren azken […]
Joan den urtarrilaren 28an, Otxarkoagako energia-autokontsumoko Mankomunitatea eratu zen, eta horri esker, F merkataritza-gunean eta Txotena kaleko eraikin-blokeetako batean instalatutako eguzki-panelek sortutako energia soberakina inguruko etxebizitzen hornidura elektrikorako erabili ahal izango da. Ekimen hau Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da, Otxarkoaga sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtu nahi duena. Konkretuki, helburua energia-ekoizpenaren %50 merkataritza-guneari eta bertako […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

