CO2 isurketen berri ere ematen da etxebizitzen ziurtagiri energetikoan

Ziurtagiri energetikoa ezinbestekoa da etxebizitza saltzeko edo alokatzeko. Han duzu zehazturik zenbat CO2 isurtzen duen salgai edo errentagai dagoen dena delako etxebizitzak. Ziurtagiri energetikoaren edukia etiketa energetikoan dago laburturik.

Itxuraz, etxetresna elektrikoen etiketa energetikoaren antzekoa da. Ziurtagiri energetikak isurketetan eta kontsumoan etxebizitzari zer kalifikazio eman dion adierazten du, kolore- mailaketa bat erabiliz, A-tik hasita (efizienteena) eta G-ra bitartea (efizientzarik txikiena).

Esate baterako, A letra duen etxebizitza batek (efizientzarik handiena) G letra duen beste batek baino % 86 energia gutxiago ere kontsumi dezake.